KDH 7

Zazpigarren edizioa | 2024ko Apirilak 16-19

Kantatzen Duten Herriak (Vol. 7)

Kantatzen duten adimen artifizialak

Lehenengo argitaratze data: 2024/02/20

Irudia
Argazkia: Cami

Proposamenak bidaltzeko epea zabalik martxoaren 12ra arte

Garai hauetan saihestezina dirudi adimen artifiziala (AA) aipatzea arteaz eta sormenaz ari garenean, eta inolako zalantzarik gabe, ohikoa ez den indar batekin sartu den fenomenoa da. Kantatzen Duten Herriak (KDH) jardunaldietan, soinu eta musika garaikideez eta arlo sozialarekin duten harremanaz kezkatuta, edizio berri honetan (eta badoaz zazpi) AAen agerpenari buruzko eztabaidari lotuko ga-tzaizkio. KDH ikerketarako eta eztabaidarako tresna izaten jarrai dezan, gure gonbidatuak eta kola-boratzaileak fenomeno hori eta haren inplikazioak, oraingoak eta etorkizunekoak, ulertzen lagun-duko digute.

Teknologia asko dira, inprentatik Internetera, argazkigintzatik, zinematik, telebistatik, ordenagailue-tatik edo smartphone-etatik pasatuz, gure gauzen ordena maila oso desberdinetan irauli dutenak: maila teknologikoan, noski, baina baita kognitiboan, sinbolikoan, legalean, kulturalean, pedagogi-koan eta ekonomikoan ere. Ildo horretan, KDHren deialdi berri bat irekitzen dugu (Call for Papers), gako horietan lan egiten duten proposamenak jasotzeko eta bere dimentsio osoan teknologia hau ulertzen laguntzeko. Izan ere, zehazki gurekin noiztik dagoen ez dakigun arren, duela gutxi hasi da bere aukerak eta mehatxuak agertzen.

Hainbat ikuspegitatik AAetara hurbiltzen diren ahozko komunikazioak, soinu-interbentzioak, hi-tzaldi performatiboak, formatu txikiko kontzertuak eta abar bidaltzera gonbidatzen zaituztegu: sor-menerako tresna edo baliabide berritzat jotzen dutenak, erabilera jakin batzuetan egileentzat meha-txu gisa ikusten dutenak, aplikazio batzuen etika eztabaidatzen dutenak edo baita hezkuntzan edo subjektibotasunaren ekoizpenean eta gustuaren eraikuntza sozialean dituzten erabilerei buruzko hausnarketak ere. Horrek guztiak ez dio aterik ixten jardunaldi hauetan beti modu irekian jorratzen ditugun beste gaiei, hala nola, musikekin, kulturarekin eta sormenarekin eta arlo sozialarekin duten harreman zabalarekin zerikusia duten beste gai batzuei. Proposamenak aurrez aurrekoak edo online izan daitezke. Eta beti bezala, espazio libre batean, izena emateko kuotarik gabe.

Proposamenak kdh.the@ehu.eus helbidera bidal daitezke martxoaren 12ra arte.