gestion_por_procesos

Prozesukako gestioa

Prozesua:  elkarri loturiko jardueren sekuentzia, beren artean elkar eragiten dutenak, sarrerako elementuak emaitza bihurtuz.

Prozesukako gestioa edo prozesuetan oinarritutako gestioa da kalitatearen gestioak oinarri dituen printzipioetako bat. Emaitzak eraginkortasun handiagoaz lortzean datza bere garrantzia, jarduerak eta hauei loturiko baliabideak prozesu gisa gestionatzen direnean. Prozesuetan oinarritutako gestioa kalitatearen gestioak egindako ekarpen handienetakoa da, kalitatea ziurtatzeko tresna giza sortu zenean.

Oro har, edozein antolakuntzak du ezarrita funtzio bidezko gestioa eta pertsona zein sail bakoitzak egindako jardueren emaitzetan jarri ohi da arreta nagusia. Prozesukako gestioaren ikuspuntuari helduta, ez da antolakuntzaren sailen egitura ezabatzen baina arreta jartzen da prozesu bakoitzaren emaitzan eta hauetariko bakoitzak balioa eransteko moduan.

Honez gain, jarduerak prozesuetan oinarritutako ikusmoldeaz gestionatzeak askotariko abantailak ematen ditu:

  • Jardueren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzen ditu.
  • Antolakundearen jarduerak egituratzen laguntzen du.
  • Lorturiko emaitzen jarraipena eta kontrola hobetzeko bidea eskaintzen du.
  • Plangintza egin, hobekuntzaren arloko helburuak ezarri eta hauek lortzeko erraztasuna ematen du.