Prestakuntza

Prestakuntza

Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko zerbitzuak, kalitatearen gestioa UPV/EHUko antolakuntzaren eremu guztietan ezagutu, ezarri eta hobetzea helburu harturik, prestakuntza programak garatzen ditu gure unibertsitate antolakuntza honetako pertsonengan kalitatearen kultura sustatu eta areagotzeko eta lan eginda, bereziki, erantzukizuneko karguak betetzen edo bete dezaketen pertsonekin (bai irakasleen kasuan, nola administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren zein ikasleen kasuan).

Horretarako prestakuntza irakasten du gestio integralaren gaietarako gaitasunak eskura daitezen, batez ere plan estrategikoen definizio eta hedapenean, ikastegiko prozesuen maparen definizio eta hedapenean, ikastegiko gestioaren emaitzan neurtzen dituen adierazleen definizio eta hedapenean, ikastegietako titulazio ofizialen jarraipenean eta ikastegiek zeinek bere gestio sistema osoa berraztertu behar dutenean.

Prestakuntza jardunaldi ezberdinetan erabilitako dokumentazio eta aurkezpenak erreferentziazko elementuak dira, prestakuntzaren jasotzaile zuzenek eskuratu dituzten jakintza gainontzeko unibertsitate kideengana zabaltzeko bide emanik.

Halaber eta zerbitzuen kartan eskaintzen dugun prestakuntzarekiko hartutako konpromisoa betetzeko asmoz, ezinbesteko deritzogu dokumentazio hau argitara eman eta jendearen eskuragarri jartzeari.