Berriak

Aurrekontuan egindako aldaketak

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/19

Joan den apirilaren 26an, Gizarte Kontseiluak UPV/EHUren 2023ko aurrekontuak onartu zituen. Horien baitan daude Aurrekontuaren printzipio nagusiak eta aurrekontu aldaketak (I.liburukia) eta Gestio akonomikoaren araubide orokorra (III.liburukia).

Hona hemen aldaketa nagusiak:

1.- Aurrekontuaren printzipio nagusiak eta aurrekontu aldaketak (I.liburukia): gerakinak hurrengo ekitaldiko aurrekontuan sartzeaz diharduen atalean, helburu jakin batzuetarako diren kreditu erabili gabeak sartu egin beharko dira hurrengo ekitaldian, aurreko aurrekontuetan bezala, baina horietaz gain, sartu beharko dira konpromisoen babespean dauden baina arrazoi justifikatuengatik erabili ezin izan diren kredituak ere. Berrikuntza bat dago: justifikatua egoteaz gain, A eta D faseak abenduaren 1a baino lehen kontabilizatu beharko dira. Horretarako, eskaria egin beharko zaio Kontabilitate eta Aurrekontuen Gerenteordetzari itxiera aginduan ezartzen den epean.

2.- Gestio ekonomikoaren araubide orokorra (III.liburukia), II tituluan, 8.artikuluan, 3.puntuan, ez da berria, baina gogoratzen da faktura bat ordaintzeko, ezinbestekoa dela ondasuna jasota edo zerbitzua beteta egotea, betiere, kontratuan edo lizitazio publikoan bertan besterik adierazi ez bada.

3.- Gestio ekonomikoaren araubide orokorra (III.liburukia), II. tituluan, 8.artikuluan, 5.puntuan, esaten da hornitzaileek 300 eurotik gorako fakturak (BEZa barne) FACEren bidez bidali beharko dituztela. Aurreko aurrekontuan 2.500 eurotik gorakoak bidali behar ziren horrela.

4.- Ordainketen araubidean (III.liburukia), VIII. kapituluan, graduondoko ikasketa ofizialeen diru sarrerak nola kudeatu behar diren zehaztu da.  Tasa akademikoei buruzko zatian adierazten da horiek unibertsitateko baliabide orokorren parte direla eta ez dutela inongo kreditu zehatzik finantzatzen, eta, ikasketa horietarako dirulaguntzarik jasoz gero, sarrera horiek atxikipena izango dutela.


Manual de Cambios en la gestión y el portafirmas

TRAINERA

UXXI