Nahitaezko aseguruak

Ikasleentzako asegurua

Ikasleentzat nahitaezkoa da eskola asegurua ordaintzea. Aseguru hau matrikula betetzean egiten da.

Argitu behar da ikaslearen gizarte segurantzako afiliazio zenbakia dela eskola asegurua kontratatu ahal izateko behar den datua. Zenbaki hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian eskatzen da eta pertsonala eta bakarra da bizitza osorako. Ez da osasun txartela.
 

Informazio gehiago Gizarte Segurantzan

EHU Ikasle

Ikastaro osagarrietarako asegurua

UPV/EHUn, beste ikasketa edo kurtso batzuetan matrikulatuta ez dauden ikasleentzat.

Ikastaro osagarrietarako asegurua Zuzendariak kontratatuko du, Ondare Zerbitzuaren bidez, helbide elektroniko honetara eskatuta:  victoriamaria.millan@ehu.eus

Hortaz, zuzendari akademikoak aipatutako zerbitzuari emango dizkio hainbat datu: ikastaro osagarriaren izena, ikastaroaren datak, ikasleen zerrenda izen-abizenekin eta NANarekin, eta kreditu erreserbaren akreditazioa.

Aseguruen informazio orokorra eta izapidetzea

Posta elektronikoa

Telefonoak

  • Ondare zerbitzua: 94.601.5098
  • Ondare zerbitzua: 94.601.2019