Ekoizpen kulturalak
Joserra Senperena ha compuesto y Jurgi Ekiza ha puesto voz a una canción a partir de coplas inéditas de Jon Mirande
Josu Martinezek aurkitu zituen Jon Mirande idazle partistarraren "Artsalde gau baten oroipena" kopla argitaragabeak, Mirande, film bat egiteko zirriborroa (2023) dokumentalerako informazio bilketan ari zela. Hark Joserra Senperenari eskatu zion prestatzen ari zen koplok musikatzeko, abestia dokumentalean integratzeko asmoz, baina azkenean lekurik gabe geratu zen.
2025ean estreinatu da azkenik Senperenak konposatutako kanta, Jurgi Ekizak ahotsa jarri diolarik. Euskal Herriko Unibertsitateak ahalbidetu du azken pauso hau ematea, Gabriel Aresti eta Mikel Laboa Katedrek elkarlanean babestutako proiektua izan delarik.
Ni ez naiz Mikel Laboa komikia eta Mikel Laboa …izan liteke konstelazio izan gabe izar… erakusketa
2023-2024 ikasturtean zehar Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketa ikusgai egon da Donostiako Okendo Kultur Etxean eta Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan.
UPV/EHUren Mikel Laboa Katedrak bultzatutako erakusketa honek Mikel Laboa abeslaria gogoratu nahi du, erakusketa horren inspirazio iturria delarik Katedrak bultzatutako Ni ez naiz Mikel Laboa komikia. Abeslariaren unibertso pertsonal eta profesionalen arteko harmoniak agerian uzten du Mikel Laboak euskal kulturan izan duen garrantzia.
Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren testuak Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenak dira, marrazkiak ’Josevisky’ Joseba Larratxerenak eta argitaratzea Elkar argitaletxearen eskutik etorri zen. Liburuan bezala ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea dira erakusketaren iparra. Komikiak arrakasta nabaria izan du eta gaztelaniara nahiz katalanera itzulia izan da. Bestalde, lan horregatik ‘Literatura lanaren ilustrazioa’ren Euskadi Literatur Saria jaso zuen Larratxek 2023an.