Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EHUko Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduak prestakuntza duala eskainiko du. Prentsa oharrak

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/21

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Laneko Fakultateak ematen duen Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduak prestakuntza duala eskainiko du 2018/19 ikasturtean, eta matrikula egiteko epea datorren astean irekiko da, EHUk jakinarazi duenez.

Pasa den maiatzean, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak aldeko iritzia eman zuen EHUko Lan Harreman eta Gizarte Laneko Fakultatean ematen den Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan prestakuntza duala emateko.

Horrela, bada, datorren ikasturtean, graduak irakaskuntza beste era batera emateko bidea izango du, eta ikasketen zati handi bat enpresetan edo erakunde publikoetan osatuko da. Beraz, ikasteko prozesuaren zati batek laneko esperientzia izango du oinarri, eta beste zati bat unibertsitatean bertan beteko da.