Eduki publikatzailea

Intercultural Competences ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/04

Luzatu egin da izena emateko epea. Nazioarteko Sakontze Aipamena onartuta izan zela ere pasadan astean Graduko Komisioan eta 7an aurkeztu egingo dela Gobernu Kontseiluan

Zabaldu egin da Intercultural Competences ikastaroan izena emateko epea

Beste herrialde baten ikastean, beste gizarte testuinguru batean kokatzen gara, norberarenetik oso bestelakoan, eta horrek eragina dauka gure izakeran eta gure jarreran, emozioen orekan, gizartean bizitzeko eran, eta hori guztia besteekin ditugun harremanetan islatzen da.

Horregatik, gure ustez, ezinbestekoa da kultura desberdin batean murgilduko den ikasleak kultura aniztasunari buruzko prestakuntza hartzea, estrategiak gara ditzan lengoaia, paradigma eta kulturaren aldetik hain desberdinak izan daitezkeen egoerak ulertu eta bereganatzeko.