Course on Intercultural Competences

Beste herrialde batean ikasterakoan, beste gizarte testuinguru batean kokatzen gara, norberarenetik oso bestelakoan, eta horrek eragina dauka gure izakeran eta gure jarreran, emozioen orekan, gizartean bizitzeko eran, eta hori guztia besteekin ditugun harremanetan islatzen da.

Horregatik, gure ustez, ezinbestekoa da kultura desberdin batean murgilduko den ikasleak kulturarteko gaitasunari buruzko prestakuntza hartzea, estrategiak gara ditzan lengoaia, paradigma eta kulturaren aldetik hain desberdinak izan daitezkeen egoerak ulertu eta bereganatzeko.

Zertan izan daiteke lagungarri ikastaro hau egitea?

Ikastaro trinkoa da, 30 ordukoa, eta komunikazioaren, kulturaren eta prestakuntzaren arloko gaitasunak landuko dira ikasleak beste herrialde horretan biziko duen esperientziaz probetxua atera dezan, bai arlo pertsonalean, bai ikasketen arloan.

Kulturarteko eta komunikazio gaitasun horiek hobetzeak hizkuntza trebetasuna garatzea ekarriko du, baina horrez gain, beste pentsamoldeetako jendea hobeto ulertzeko eta aniztasunean ikasteko, lan egiteko eta harremanak lantzeko lagungarri ere izango da.

Gaitasun horiek lantzea garrantzitsua da beste herrialde batean egonaldia egiteko, baina horrez gain, garrantzitsua izango da lan munduan sartzeko, mota honetako prestakuntza gero eta gehiago hartzen baitute kontuan ikuspegi globala duten enpresek.

Ikastaro hau egiteak “Nazioarteko sakontze aipamena” lortzeko lehenengo baldintza betetzeko aukera ematen du.

Zer ikasiko dugu?

Ikastaroak 6 saio ditu eta guztien ardatza izango dira pertsonen arteko harremanak gizartea eta kultura, eta taldeen arteko hartu-emanak ere landuko dira. Norbere burua eta beste batzuek ezagutzea, emozioak gobernatzea, estereotipoak eta aurreiritziak eta besteekiko usteak eratzen ditugunean gugan eragiten duten mekanismoak antzematea... horiek izango dira landuko ditugun gaietako batzuk.

Bestalde, bete betean bizi ahal izateko beste herrialde bateko kultura, nahitaezkoa da kulturen arteko prozesuek duten garrantzia ulertzea. Gure eguneroko bizitzan eragina daukaten gauzak antzematea lagungarri izango dugu esperientzia hobeto geureganatzeko, eta eragina daukaten gauza horietako batzuk dira musika, literatura, zinema, komunikabideak, telebista, gizarte sareak, moda, gastronomia... horien bidez hobeto ulertuko dugu beste herrialde hori.

Ezin dugu ahaztu ere zein garrantzitsuak diren kulturen arteko komunikazioak dituen ezaugarriak eta komunikazio hori eraginkorra izateko estrategiak, bai interakzio sozialaren bidez, bai hizkuntzaren bidez. Horrela hobeto egingo ditugu geure trebeziak, eta beste kultura batean ikastean bizi izango ditugun egoeretan gure komunikazioa eraginkorragoa izango da.

Hori guztia lortzeko, bada, ikastaro hauen dinamika ahozkoan oinarrituko da eta aktiboa izango da, guztion parte hartzera bideratua.

El material del curso se encuentra disponible en E-gela Pi.

Nori zuzenduta dago?

UPV/EHUko graduko eta masterreko ikasleei zuzendua dago, beste herrialde batera joango direnak ikastera edo praktikak egitera UPV/EHUk trukerako izango dituen hitzarmen edo programen bidez.

Plaza librerik egonez gero, egonaldietarako oraindik onartua ez dagoen edo inoiz egonaldirik egin ez duen ikaslerik ere onartuko da.

Ikastaroa egiteko nahitaezkoa da ingeleseko B2 ziurtagiria izatea, ikastaroa hizkuntza horretan emango baita oso osorik.

Plaza kopurua mugatua denez, goian zehaztutako irizpideei eta izena emateko hurrenkerari jarraituz esleituko dira lekuak, guztiak bete arte:

  1. Azkenengo mailako Gradu edo Masterreko ikasleak, zeintzuk UPV/EHUko mugikortasun programa batean parte hartu duten eta ez dituzten egin edo matrikulatu 15 ECTS atzerriko hizkuntzan euren Gradu edo Masterrean.
  2. Azken-aurreko mailako Graduko edo Masterreko lehenengo mailako ikasleak, zeintzuk UPV/EHUko mugikortasun programa batean onartuak izan diren 2019/2020 ikasturterako eta euren Gradu edo Masterrean 15 ECTS atzerriko hizkuntzan egin edo matrikulatzeko aukerarik ez daukaten.
  3. Gradu edo Masterreko ikasleak, zeintzuk UPV/EHUko mugikortasun programa batean onartuak izan diren 2019/2020 ikasturterako eta euren Gradu edo Masterrean 15 ECTS atzerriko hizkuntza egin dituzten edo egiteko aukera dituzten.
  4. Gradu edo Masterreko ikasleak.

Beharrezkoa balitz, berdinketa hausteko irizpide moduan eskatzaileak “Buddy” programan parte hartu izana edo parte hartzen egotea balioetsiko da.

Non, noiz eta zein ordutegitan emango da ikastaroa

Ikastaroa UPV/EHUren hiru Campusetan emango da, eta hiruretako edozeinetan egin ahal izango da. Norbere premien arabera aukeratu ahal izango da Campusa; berdin dio zein ikastegitan egiten ari zaren ikasketak.

Datak: martxoaren 15etik 30arte.
Ordutegia: ostiralak 15:00etatik 20:00etara eta larunbatak 9:00etatik 14:00etara

Izena ematea eta matrikula

Matrikula 40 euro dira, eta barne dago materiala.

Ondo irakurri jarraibideak, izena ondo emateko eta matrikula zuzen egiteko.  Behin matrikula eginda, ez da, inola ere, dirua itzuliko.

Izena ematea

Izena emateko orria (Campusaren araberakoa) behar bezala betea eta ingeleseko B2 ziurtagiria edo maila handiagokoa bidali behar dituzu posta elektronikoz helbide honetara: competenciaintercultural@ehu.eus; mezuaren gaian honakoa idatzi behar duzu: “Izen ematea_Izen-abizenak_aukeratutako Campusa”.

Mugikortasun programa batean parte hartu duten ikasleek ziurtagiria erantsi behar  dute eta mugikortasun programa batean parte hartuko duten ikasleek onarpen-agiria erantsi behar dute. Halaber, “Buddy” programan parte hartu dutenek ziurtagiria gehitu behar izango dute.

Izena emateko epea otsailaren 25arte luzatu da ARABA eta GIPUZKOAN

Otsailaren 20tik aurrera jakinaraziko da eskaria onartuta dagoen.

Matrikulazioa

Behin eskaria onartuta, matrikula ordaindu behar da, 40 euro, banku transferentzia bidez: KUTXABANK: ES97 2095 0292 9932 3900 3884.

Kontzeptuan idatzi: Izen-abizenak - International Competences ikastaroa.

Behin ordainketa eginda, ordainagiria posta elektronikoz bidali competenciaintercultural@ehu.eus helbidera, mezuaren gaian jarrita: “Matrikula_izen-abizenak_aukeratutako Campusa

Ordainketa egiteko azken eguna: otsailaren 24a. Ordainketa egin ezean, baliogabetu egingo da matrikula.

Akreditazioa

Bertaratzea nahitaezkoa da, eta huts egiteek, edozein izanda ere arrazoia, ezin izango dute gainditu ikastaroko orduen % 15.

Ziurtagiria lortzeko bertaratze irizpidea bete beharko da.

Ikastaro hau egiteak “Nazioarteko sakontze aipamena” lortzeko lehenengo baldintza betetzeko aukera ematen du.

Aldi berean, ikastaroa eginda gehienez ere 1 ECTS lortu ahal izango dira UPV/EHUko graduko ikasketetan (informazio zabalagoa kredituen aitorpenari buruz: web gunean).

Ikastaro honetako ziurtagiria lortzeko joan ikastaro osagarrien web gunera; bertan dituzu jarraibideak.

Informazio gehigarria lortu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin. Harremanetarako kontaktua: