Eduki publikatzailea

G9-Unibertsitateetako 9 taldeko IV. Ingeleseko monologoen lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/11

Irudia

Gradu eta Gradu-ondoko ikasleei, G9-Unibertsitateetako 9 taldeko IV. Ingeleseko monologoen lehiaketan UPV/EHU-ko ordezkaria izateko hautaketa prozesura gonbidatu nahi diegu.

Lehiaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Iruñea) martxoaren 15ean ospatuko da. Ikasleak bidaia, ostatua eta mantenuaren gastuak ordainduak izango ditu.

Sariak bi dira: 600 euroko lehen sari bat eta 300 euroko bigarren saria.

Parte hartu nahi duten ikasleek otsailak 8a baino lehen email bat bidali beharko dute eleanizt@ehu.eus helbidera eskari-orria, bideo motz bat (gehienez 2 minututakoa) bere monologoa izango litzatekeen erakusgarri batekin eta B2 mailako ingeles ziurtagiria erantsiz.

Edizio honetako gai nagusia unibertsitateko nazioartekotzea da, hau da, mugikortasuna, atzerriko unibertsitateetako ikasleekiko bizikidetza, hizkuntza ez ofizialetako irakasgaiak, etab.

Informazio osoa Eleaniztasun Unitateko orrialdean dago eskuragai: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/ingeleseko-monologoen-lehiaketa

Parte hartzera anima zaiteztela espero dugu! Beste unibertsitateetako ikasleak ezagutu, hizkuntza praktikatu eta... sari bat irabazteko aukera paregabea da!