Jarduera espezifikoengatiko kreditu-onarpena
UPV/EHUn matrikulatutako ikasleek eskatu ahal izango dute kredituak onartzea unibertsitateko kultur eta kirol-ekintzetan, elkartasun eta lankidetza-jardueretan eta ikasleen ordezkari-lanetan aritzeagatik. Unibertsitatean ikasten egon diren bitartean burututako ekintzak izan beharko dira eta gehienez ere ikasketa-planeko sei kreditu eskatu ahal izango dira, LOUko 46.2.i) artikuluari jarraiki.
Eskaera epea
- Irailaren 15etik 26ra bitarte
- 3. eta 4. mailako ikasleentzat:
- Urtarrilaren 26tik 30era
- Ekainaren 5etik 9ra
Eskaera eta dagokion dokumentazioa ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behar da.