Lortu kredituak elkartasun eta lankidetza jardueren bidez

Non egin dezaket boluntario lana?
HAUTATU ZER ERAKUNDEREKIN LAN EGIN ETA ZER JARDUERA EGIN
Elkartasun eta lankidetza jardueraren bidez hautazko kredituak aitortzeko protokoloak dioenez, kredituak jasotzeko jardueron truke, elkartasun eta lankidetza jarduerak toki hauetan egin behar dira:
- Honako hauei atxikitako erankudeeetan: Bolunta (Bizkaia), Gizalde (Gipuzkoa) eta Batekin (Araba).
- UPV/EHUko programa propioetan.
- Boluntariotza Euskadi · Errolda Orokorra
- Garapenerako GKEen Euskadiko koordinakundearen entitateetan.
GARRANTZITSUA: elkartasun eta lankidetza jarduerak aurreko zerrendan agertzen ez diren erakundeekin egiten badira, ez dira kredituekin aitortuko
Lehen urrats honetarako aholkurik edo informazio osagarririk behar baduzu, idatzi iraunkortasuna@ehu.eus, edo deitu UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzara: 94 601 79 33 (Felipe) / 94 601 28 55 (Amaia)

Zelan presta naiteke boluntario lanean aritzeko?
PRESTAKUNTZA JARDUERA BATEAN PARTE HARTU
Prestakuntza jaso boluntariotzaren esparruan::
- Bolunta, Gizalde eta Batekin boluntariotza agentziek eskainitako ekintzen bidez.
Harremanetarako helbideak:- Bolunta: scalderon@bolunta.org
- Gizalde: gizalde@gizalde.eus
- Batekin: aupa@batekin.org
- Garapenerako lankidetzari buruzko ikastaro monografikoen bidez.

Zer gestio egin behar dut hautazko kredituen aitorpena eskatzeko?
ESKATU KREDITUEN AITORPENA UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzari
- Zure jarduera ganoraz eta konpromisoz egin eta gero, eskatu ON LINE hautazko kredituen aitorpenaren ziurtagiria horretarako ezarritako epeetan.
- Horretarako, bi eranskin aurkeztu behar dituzu:
- I. ERANSKINA: boluntariotza erakundeak emandako eta sinatutako ziurtagiria.
- II. ERANSKINA: ikasleak betetako eta sinatutako ziurtagiria.
- ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK
- 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra
- 2021eko ekainaren 7etik 18ra
- 2021eko irailaren 6tik 17ra
Eskaera bidali ondoren, agiri guztiak baldin badaude, gehienez ere eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 15 eguneko epean, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak eginiko kredituak aitortzeko ziurtagiri elektronikoa jasoko duzu zure helbide elektronikoan.
Estekak:
- Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartzeko arautegia
- Berrikuntza, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetzak garatutako protokoloa

AURKEZTU KREDITUEN AITORPENAREN ZIURTAGIRIA ZURE IKASTEGIKO IDAZKARITZAN
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak kudeatutako edo bermatutako elkartasun eta lankidetza jardueretan parte hartu izana aitortzeko, kreditu bat onartzen da 30 orduko arduraldi bakoitzeko eta 6 kreditu, gehienez, ikasketa planaren osotasuna kontuan hartuta.
Informazio gehiagorako:
UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritza:
- Posta elektronikoa: iraunkortasuna@ehu.eus
- Telefonoa: 94 601 79 33 (Felipe) / 94 601 28 55 (Amaia)