Eduki publikatzailea

Iraunkortasunaren alde ekarpena egingo duen GRAL bat egin nahi duzu?

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/04

Graduko edo Masterreko azkenetariko ikasturteak betetzen ari zara eta iraunkortasunaren alde ekarpena egingo duen GRAL bat egin nahi duzu?

UPV/EHUn arlo honetan egiten dena ezagutu nahi duzu? Ezagutu nahi dituzu arlo honetan orientatu ahal zaituzten irakasle, langile eta ikasleak?

Iraunkortasunak mundu bidezkoago eta hobe bat lortzen lagundu dezake, inor atzean utzi gabe. Horixe da Nazio Batuen Agenda 2030ek nahi duen mundua eta geurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030 .

Datorren ekainaren 12rako jardunaldi bat antolatu dugu Bilbon eta bertan unibertsitatearen iraunkortasun erronkei erantzuteko martxan dauden proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu.

Animatu nahi zaituztegu jardunaldi honetan izena ematera, zuen etorkizuneko GRALa lantzeko abiapuntu egokia izango delako eta zuk gaiaren inguruan hausnartzea nahiko genukeelako.

Ekainaren 10a baino lehen izena eman dezakezu.

Jardunaldiaren behin-behineko programa eta izen ematea.

Animatu eta parte hartu!

Oso gogotsu gaude zurekin bertan elkartzeko!