EHUagenda 2030

EHUagenda 2030 garapen iraunkorrari ekin

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) biltzar orokorrak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen 2015eko irailean: pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza bat da, bake unibertsala eta justiziarako sarbidea ere indartu nahi duena. Agenda honetan garapen jasangarrirako 17 helburu (GJH) zehazten dira eta, hauekin bat, 169 helmuga 2030 urterako.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, beste erakunde askoren antzera, ibilbide orria aurkitu du GLHetan unibertsitatearen lana planetaren eta pertsonen erronka handiekin lerrokatzeko, ‘inor bazter utzi gabe’.

Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak (2019-2025) jaso eta biltzen du UPV/EHUk 2030 agendaren 17 GLHetako 12ri egindako ekarpena eta, hauez gain, hizkuntza eta kultur aniztasunarekiko konpromisoa gehitu du 17+1 GJHaren bidez. Era berean, bertan bilbatzen dira plan sektorialak (Berdintasun plana, inklusio plana eta planeta campusa) eta IKD i3 hezkuntza ereduari (ikaskuntza x ikerkuntza x iraunkortasuna) egindako berrirakurketa.

UPV/EHUren garapen iraunkorraren indikatzaile-panela

UPV/EHUren garapen jasangarriaren adierazleen panelean biltzen dira 2030 EHUagendaren jarraipenerako alderdi teknikoak eta hauek neurtzeko lanaren metodologia, bai eta UPV/EHUk GJHen betepenari dagokionean duen oinarrizko ildoa ere, 2017/18 akademi ikasturteko datuekin bat datorrena.