Nazioarteko koordinatzaileak

Nazioarteko koordinatzaileak

Klikatu hemen xede unibertsitateak eta haien koordinatzaileen kontaktuak ikusteko

DESTACADO-Impresos-Erasmus

Irudia

Inprimakiak

Deskargatu inprimaki guztiak EHUren Nazioarteko Harremanen bulegoaren  web-orrian

Nazioarteko koordinatzaileak

Nazioarteko koordinatzaileak

Klikatu hemen xede unibertsitateak eta haien koordinatzaileen kontaktuak ikusteko

MOVILIDAD-ERAMUS-Alumnado-EHU

«ERASMUS+», Latinoamerika eta beste Norakoak mugikortasun programa: UPV/EHUko ikasleak

2024/25eko deialdia

Oharra: 
«ERASMUS+» eta«Latinoamerika eta beste norako batzuk» programen deialdi honetan plaza lortzen duten ikasleak EZIN izango dira aurkeztu SICUE programako hurrengo deialdira, plazari uko egin arren.

<«Erasmus+» programaren informazio zehatzagoa ikusteko, joan Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orrira. Orri honen edukia ere garrantzitsua da.

  1. Baldintzak eta lekuak
  2. Araudia
  3. Eskariak
  4. Hizkuntza maila
  5. Ikasleen hautaketa eta plazen esleipena
  6. Egonaldia luzatzeko aukera
  7. Diru laguntzak
  8. Plaza lortutakoan egin beharrekoak
  9. Nola egin hitzarmen akademikoa (learning agreement)
  10. Matrikula Fakultatean
  11. Hitzarmen akademikoa aldatzea (arrazoi justifikatuengatik)
  12. Hitzarmen akademikoa aldatzeko edo egonaldia luzatu edo laburtzeko epea
  13. Egonaldiaren hasierako eta amaierako ziurtagiriak 

 

1. BALDINTZAK ETA LEKUAK

Goiko horiek fakultateak ezarritako baldintzak dira, eta osatzen dituzte UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak ezarritakoak (nazioarteko mugikortasun deialdiaren 2. puntuan azaltzen direnak).

2. ARAUDIA

Garrantzitsua: Nazioarteko mugikortasun-programa batean parte hartu duten ikasleek atzerriko
ikastetxeetan lortutako kalifikazioak atzerriko unibertsitate-ikasketen edo tituluen
kalifikazio-eskalen eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Espainiako
unibertsitateen kalifikazio-sistemaren baliokidetasunen arabera bihurtuko dira,
helmugako unibertsitateak beste baliokidetasun-taula bat helarazi ezean.

Klitatu hemen eskalen estekan sartzeko: https://www.universidades.gob.es/wp-content/uploads/2022/12/ANEXO_I_ESCALAS_comp.pdf

3. ESKARIAK

  • 2024-25 egutegia (pdf, 544 kb)
  • Epea: 2023ko azaroaren 2tik 19ra.
  • Lekua: eskariak online egin behar dira, GAURen bidez.

Jarraibideak UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orritik jaitsi daitezke.

GAURen «BESTELAKO AUKERETAN INTERESATUA» aukera markatzea gomendatzen da. Hala eginez gero, plazarik lortzen ez baduzu lehen fasean, beste toki batean libre geratutako plaza bat esleitu ahal izango zaizu. Aukera hori markatzen ez baduzu, aldiz, ezin izango zaizu eman eskatu ez duzun plazarik, nahiz eta libre egon.

  • Plazarako hizkuntza mailaren bat edukitzea eskatzen bazaizu, ziurtagiria aurkeztu beharko duzu ikastegiko dekanotzan, Leioan (Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradurako) edo Gasteizen (Gizarte Langintzako Gradurako). Honetaz, ikus 3. atala («Hizkuntza maila»).

4. HIZKUNTZA MAILA

Leku bakoitzean eskatzen den hizkuntza maila ikusteko, begiratu GAURen gradu bakoitzerako agertzen den taula (3. atala). Zure ardura da begiratzea ea zure intereseko unibertsitateak maila jakin bat edukitzea eskatzen duen hizkuntza batean edo gehiagotan, eta, hala izanez gero, ea ziurtagiri ofizialen bat aurkeztu behar duzun.
 

Hizkuntzen ziurtagiriak aurkezteko lekuak: Hizkuntza maila eskatzen duten lekuetarako, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu dekanotzan, Leioan (Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradurako) edo Gasteizen (Gizarte Langintzako Gradurako), 2023ko azaroaren 21etik abenduaren 4ra:

  • Xede unibertsitateak eskatutako ziurtagiri ofizialaren originala eta fotokopia (eskatutako mailakoa edo goragokoa).

Destino batzuek hizkuntza-betekizunik ez duten arren, kasu batzuetan beharrezkoa izango da maila izatea. Horretarako, dekanotzan aurkeztuko da titulu hori egiaztatzen duen titulua, edo, halakorik ezean, ahozko azterketa bat egingo da, 2023ko abenduaren 6tik 21era.

 

​​​5. IKASLEEN HAUTAKETA ETA PLAZEN ESLEIPENA

Eskaria egin duten ikasleei mezu bana bidaliko zaie, hautaketaren eta plazen esleipenaren berri emateko.

  • Lehenengo esleipena: 2024ko urtarrilaren 12a
  • Plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2024ko urtarrilaren 13tik 18ra
  • Bigarren esleipena: 2024ko otsailaren 2a
  • Plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2024ko otsailaren 3tik 8ra
  • Ikastegietako koordinadoreen esleipena "Bestelako aukeretan interesatua": 2024ko otsailaren 12tik 16ra

6. EGONALDIA LUZATZEKO AUKERA

Lehen lauhilekorako bazoaz, aukera izango duzu egonaldia luzatzeko. Horretarako, fakultateko koordinatzailearen eta xede unibertsitatearen onespena izan beharko duzu. ​​​​​​​​​

Egonaldiaren hasieratik (hasierako ziurtagiriaren data) hilabete bat igarota, ezingo da luzapena eskatu.

Ez duzu inolako laguntza ekonomiko osagarririk jasoko egonaldia luzatu arren. Aitorpen akademikoa baino ez duzu jasoko. Horretarako, konpromiso akademikoa luzatu beharko duzu, eta osasun aseguru bat egin. Fakultateko koordinatzailearen jarraibideei eutsiz eta haren gidaritzapean.

7. DIRU LAGUNTZAK

Diru laguntzak zuk zeuk kudeatu beharko dituzu.

Horren inguruko informazioa UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoaren web orrian aurkituko duzu, diru laguntzen atalean.

Gogoan izan diru laguntza eskatu ahal izateko, ezinbestekoa dela egonaldi bakoitzerako (lauhileko baterako edo ikasturte osorako) ezarrita dagoen gutxieneko kreditu kopurua egitea.

8. PLAZA LORTUTAKOAN EGIN BEHARREKOAK

Errektoreordetzaren jarraibideak, plaza behin esleitu eta onartutakoan bete beharrekoak
  • Jarri harremanetan xede unibertsitatearekin, eskatu onarpena eta bidali haiek eskatzen dizkizuten dokumentuak.

  • Erasmus+ hitzarmen akademikoa bete.

 9. NOLA EGIN HITZARMEN AKADEMIKOA (LEARNING AGREEMENT)

Fakultateko koordinatzailearekin adostu 1. edota 2. lauhilekoko zein irakasgai baliozkotuko dizkizuten, xede unibertsitatean egingo dituzun irakasgaien programen arabera. Gero hitzarmen akademikoa bete.

  • Grabatu EWPen. (Klikatu hemen LH-GBetako graduaren irakasgaien kodeak ikusteko).

  • Sinatu hitzarmen akademikoa EWPen. Bi sinadura behar ditu: zeurea eta zeure graduko mugikortasuneko koordinatzailearena, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradukoa edo Gizarte Langintzako Gradukoa.

  • Helmuga unibertsitateak ez badu EWP erabiltzen: hango koorditzailearen sinadura eskuratzeko hitzarmen akademikoa EWPtik deskargatu ondoren bidali beharko diozue. Behin sinadurak jasota, guri bidali.

Epea: 2024ko maiatzaren 31 arte.
Data honetatik aurrera, konpromisoa blokeatuta geratuko da EWPen, hau da, ezin izango da aldatu.

10. MATRIKULA FAKULTATEAN

Fakultateak automatrikularako zehazten duen epean egin beharko duzu matrikula.

Egingo dituzun irakasgai GUZTIETAN matrikulatu beharko zara, hitzarmen akademikoaren arabera baliozkotuko zaizkizun irakasgaietan ere bai.

Salbuespenez, mugikortasun programetarako ikasleek aukera izango dute ez matrikulatzeko beheko mailetatik gainditzeke dituzten irakasgaietan, lehen mailakoen salbuespenarekin.

11. HITZARMEN AKADEMIKOA ALDATZEA (ARRAZOI JUSTIFIKATUENGATIK)

  • Aldaketak egiteko inprimakia bete, eskatu nahi dituzun aldaketa guztiekin.
  • Bidali aldatutako hitzarmen akademikoa posta elektronikoz dagokion koordinatzaileari:
    • franciscojavier.cerrato@ehu.eus (Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua)
    • trabajosocial.internacional@ehu.eus (Gizarte Langintzako Gradua)
  • Adierazi aldaketaren arrazoia.
  • Xede unibertsitateko irakasgaiak baino ezin izango dira aldatu. Ezin izango da inolaz ere aldatu Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko graduetako irakasgaien matrikula.

12. HITZARMEN AKADEMIKOA ALDATZEKO EDO EGONALDIA LUZATZEKO EPEA

Egonaldiaren hasieratik hilabete bat igarota (hasierako ziurtagiriaren data), ezingo da hitzarmen akademikoa aldatu.

13. EGONALDIAREN HASIERAKO ETA AMAIERAKO ZIURTAGIRIAK


Egonaldiaren hasieran zein amaieran, xedeko Unibertsitateko koordinatzaileak mugikortasunaren hasiera/amaiera dataren ziurtagiria sinatu beharko dizu. Dokumentu horiek UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegora bidali beharko dituzu. Ikasleek jakin behar dute aktak ezin izango direla espedientean sartu ORIk egonaldiaren amaiera-ziurtagiria jaso arte, eta horrek, zenbait kasutan, hurrengo ikasturteko matrikulazioan eragina izan dezake.

DESTACADO-Impresos-Erasmus

Irudia

Inprimakiak

Deskargatu inprimaki guztiak EHUren Nazioarteko Harremanen bulegoaren  web-orrian