Erasmus+, LA, BN 2026-27 Deialdia (gradua eta masterra)
Erasmus+ helmugetarako
-
Zer izapide egin beharko ditut nire mugikortasunean zehar? Jarraibide hauei kasu egin.
-
Hemen topatuko dituzu egonaldiaren jarraipenerako inprimakiak, zeinak SEPIE beka kobratu eta zure mugikortasuneko errekonozimendu akademikoa lortzeko beharrezkoak diren.
-
-
Nola aukeratu helmugako unibertsitean ikasiko ditudan ikasgaiak? Online egindako hitzarmen akademikoa (OLA) bete beharko duzu zure koordinatzaile akademikoaren laguntzarekin, EWP EHU plataformaren bidez.
-
OLA egiteko eskuliburua.
-
-
Beharrezkoa da aseguru mediko bat kontratatzea? BAI. Gainera, ziurtatu behar duzu kontratatzen duzun aseguru horrek EHUren eskakizunak betetzen dituela, bai eta helmugako unibertsitateak ezartzen dituen baldintzak ere. Informa zaitez HEMEN.
-
Ikasten denbora gehiago geratu naiteke helmugan? Zure mugikortasuneko plaza EHUko lehenengo lauhilekoan burutuko bada soilik eta HEMEN azaltzen diren baldintzak bete eta zehazten diren izapideak egiten badituzu.
-
Zer da OLS Froga? Europako Batzordeak Erasmus+ mugikortasunetan parte hartzen dutenei laguntza linguistikoa emateko sortutako tresna bat da. Froga honen inguruko informazioa osotua HEMEN topa dezakezu.