Ikasleen Ordezkaritza

Ikasleen Ordezkaritza

Unibertsitateko ikaslearen estatutua

2010eko abenduaren 31n, Unibertsitateko Ikaslearen Estatutua onartzen duen 1791/2010 Errege Dekretua argitaratu da BOEn.

Estatutu honetan, hain zuzen, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak (pdf, 592 Kb), aldatzen duen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan (pdf, 316 Kb), bilduta dauden eskubideak garatzen dira, eta, gainera, unibertsitate eremuko prestakuntza-etapa bakoitzetik eratorritako berezitasunak ere jasotzen dira.

Hala, lege-esparru berrian garrantzia handiena duten ikaskuntza-moduen berezitasunak nabarmendu dira, batez ere. Eta lege-esparru hori, hain justu, unibertsitateko irakaskuntzen araudian xedatutakoarekin bat interpretatu beharko da. Bide beretik, osatu egiten da unibertsitateko ikasleek 'eskubideak babestu' - 'erantzukizuna egikaritu' binomioaren antolamendua; betiere, arauzko izaera daukan araudi baten aukeren barnean. Bestalde, Estatutuak ikasleek unibertsitateko bizimoduan parte-hartze handiagoa izateko mekanismoak finkatzen ditu, ikasleen eskubideak onartzen ditu, kultura-, kirol- eta elkartasun-jarduerak aintzat hartzen ditu eta unibertsitateko bizikidetza arautzen duen lege-esparrua aldatzeko (orain artean konstituzio-aurreko arau batek arautu du) eta eskola-aseguruaren erregimena berriro definitzeko konpromisoak ezartzen ditu.

Estatutuaren testua (pdf, 228 KB) goitik behera eta testu horren laburpena biltzen duen aurkezpena ikusteko gonbita egiten dizugu:

Dokumentuak:

Unibertsitateko Ikasleen Estatutuaren aurkezpena (ppt ,1,716.50 Mb)
Unibertsitateko Ikasleen Estatutuaren aurkezpena (pdf ,403.92 Kb)

Fakultateko ikasleen kontseilua

Ikastegi eta atal bakoitzeko ikasleen kontseilua ikastegiko batzarreko, egoitzako batzordeko edo ataleko batzarreko ikasleen ordezkariek osatuko dute, hurrenez hurren, eta dagokion ikastegiko ikasleek klaustroan duten ordezkaritzak eta ikastegiko eta ataleko ordezkarien ordezkariek.

Eginkizunak

Hauek dira ikastegiko Ikasleen Kontseiluaren eginkizunak:

a) Zuzendaritza-organoak hautatzea haren kideen artetik, baita UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluan izan behar duen ordezkaria ere.
b) Aurrekontua nola banatuko den erabakitzea.
c) Ikastetxeak Ikasleen Kontseiluari emandako lokal, instalazio, ondasun eta baliabideak behar bezala erabil daitezen arduratzea.
d) Ikastegiko ikasleen antolamendu kolektiboaren alde lan egitea.
e) Ikasleak ordezkatzea ikastegiko organoetan, baita unibertsitateko organoetan ere ikastegia modu esklusiboan eragiten duten gaietan.
f) Ikasleen eskubideak betetzen direla zaintzea, eta bete daitezen eskatzea.
g) Ikasleek sailetan izango dituzten lehen eta bigarren zikloetako ikasleen ordezkariak aukeratzea, arautegi honetan ezarritako prozeduraren arabera.
h) Beren kideen artetik aukeratzea kasuan kasuko ikastegiari dagokion Campuseko Batzarrean izango duten ordezkaria.
i) Eta, oro har, arautegi honek UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluarentzat ikastegiaren berezko esparruan onartutako eta aplika daitezkeen eskumenen garapena.

Halaber, ikastegiko Ikasleen Kontseiluari dagokio, egoki joz gero, bere funtzionamendurako arautegia prestatu eta proposatzea. Xedapen horiek, direnak direlarik, UPV/EHUko ikasleen kontseiluaren arautegian (141 kb) ezarritakoa errespetatu beharko dute.

Kideak:

  • Lehendakaria: Lur Iurrebaso González
  • Uxue Lakasta Mugeta
  • Unai Ilundain Perurena
  • Maia Ardaiz Arca
  • Markel Soroa de Sosa
  • Argiñe Preboste Oyaga
  • Nahia Pérez Agirre
  • Naiara Sodupe Lazcano

Egoitzako Ikasle Kontseilua (Leioa)

Kideak:

  • Buru: Uxue Lakasta Mugeta
  • Idazkari: Unai Ilundain Perurena
  • Diruzain: Maia Ardaiz Arca
  • Markel Soroa de Sosa
  • Argiñe Preboste Oyaga

Telefonoa: 946 01 3118

E-mail: lh.zik@ehu.eus

Ikastegi-ataletako ikasleen kontseilua (Gasteiz)

Atal ikasleen kontseilua ikastegiko batzarreko, egoitzako batzordeko edo ataleko batzarreko ikasleen ordezkariek osatuko dute, hurrenez hurren, eta dagokion ikastegiko ikasleek klaustroan duten ordezkaritzak eta ikastegiko eta ataleko ordezkarien ordezkariek.

Kideak:

  • Buru: Lur Iurrebaso González
  • Idazkari: Nahia Pérez Agirre
  • Diruzain: Naiara Sodupe Lazcano

Taldeko delegatuak - Gasteiz (2023-24)

GIZARTE LANGINTZAKO GRADUA
1. EUSKARA (31)
De la Torre Ortega, Paula
1. EUSKARA (32)
Sudupe Lazkano, Naira
1. GAZTELANIA
Borja Borja, Carmen
2. EUSKARA
Itzazelaia Martinez, Jare
2. GAZTELANIA
Gomez Laespada, Gaizka
3. EUSKARA
Agirre Arteaga, Oier
3. GAZTELANIA
Vázquez García, Deiane
4. EUSKARA
Cueva Serrano, Ander
4. GAZTELANIA
Gallardo Menayo, Nagore

Taldeko delegatuak - Leioa (2023-24)

LAN HARREMAN ETA GIZA BALIABIDEETAKO GRADUA
1. 01-02 taldea 
Seoane Acasuso, Celia
1. 31 taldea
Ardaiz Arca, Maia
2. 01-02 taldea
Villegas Arteche, Javier
2. 31 taldea
Elías Ugalde, Izaro - Marauri Manzanos, Naiara
3. 01-02 taldea
Boussoufa, Haddiya
3. 31 taldea
Herrero Erekatxo, Yune
4. 31 taldea
Vicente Lores, Irati
4. 01-16 taldea
 
GRADU BIKOITZAREN BATZORDE MISTOA
5. 01 taldea
Pérez Gutiérrez, Andrea
5. 31 taldea
Eguía Aguilar, Nerea

 

UPV/EHUko ikasleen ordezkarien Gida

UPV/EHUko Ikasleen Ordezkarien Gida berri bat, UPV/EHUko Ikasleen Errektoreordetzak eta Ikasleen Kontseiluak bultzatua, ikasleen ordezkariei ordezkaritza lanetan laguntza eta tresnak eskaintzearren.