Natasha Vergara Prieto
Enpresa Zuzenbideko irakasle agregatua. Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. UPV/EHU.
- Posta elektronikoa: natasha.vergara@ehu.eus
- ORCID: 0000-0001-7007-4396
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren jarduneko abokatu gisa hasi zen lanean. Bere lan-espezialitatea Kirol Zuzenbidean zentratu zen. Lanean 17 urte baino gehiago eman ondoren, unibertsitatean sartu zen, Enpresa Zuzenbidearen eta Zuzenbide Zibilaren Sailean. 2019ko abenduan, doktorego-tesia defendatu zuen, eta ikerketaren xedea izan zen futbol-jokalari adingabeen oinarrizko eskubideak urratzea nazioarteko eskualdaketetan. Argitalpenetan egindako ekarpena Kirol Zuzenbidearen garapenean zentratu da, Zuzenbidearen hainbat adarretatik, batez ere Lan Zuzenbideari eta Merkataritza Zuzenbideari dagokienez.