Ikertzaile nagusia
Olga Fotinopoulou Basurko
Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna. Zuzenbide Fakultatea - Donostia. UPV/EHU.
- Posta elektronikoa: olga.fotinopulos@ehu.eus
- ORCID: 0000-0002-0395-9933
Olga Fotinopoulou Basurko Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), lau ikerketa seiurteko (azkena 2024) eta trasferentzia seiurteko batekin (2018).
Zuzenbidean (1998) eta Filosofian (2010) lizentziaduna UPV/EHUn, 2004an lortu zuen doktoretza bikain cum laude eta sari bereziarekin. Besteak beste, autore bakarreko 6 monografia, 87 liburu-kapitulu eta aldizkari espezializatuetan 100 artikulu argitaratu ditu. Gainera, 21 lan kolektibo zuzendu eta koordinatu ditu, beste batzuen artean.
Scholarly Publisher Indicators-en lehen postuetan dauden argitaletxeek argitaratu dituzte bere liburuak, eta artikuluak aldizkari indexatuetan publikatzeaz gain, nazioarteko aldizkari eta argitaletxeetan argitalpenak ditu. 291 aipu eta h8 indizea dauka (Google Scholar). Halaber, hainbat ikerketa egonaldi burutu ditu Nanteseko Unibertsitatean (Frantzia), Itsas Zuzenbidearen Institutu Eskandinaviarrean (Oslo-Norvegia), KU Leuven Unibertsitatean (Belgika) edo Trinity College-n (Dublin-Irlanda).
Autonomiako, Estatuko eta Europako 19 proiektuetan Ikertzaile nagusia izan da, 2006. urtetik aurrera. Gaur egun, Ekonomia, Komertzio eta Enpresa Ministerioaren PID2021-124045NB-C3 proiektu koordinatuaren Ikertzaile nagusia da, “El Régimen jurídico del Transition Law y su impacto sobre los derechos laborales de los trabajadores en mares y océanos” izenburua duena.
Bere bizitza profesionalaren zati handi bat ezagutzaren transferentziari eskaini dio, eta Unibertsitateen Lege Organikoaren (LOU) 83. artikuluaren araberako 29 transferentzia-kontratuetako Ikerlari nagusia iza da. Guztira, 120 partehartze izan ditu estatuko zein nazioarteko biltzar, kongresu, jardunaldi eta mintegietan. Ebaluatzailea da European Research Council-en (ERC), Institute Universitaire Français-en (IUF) eta ANEP-en (Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva. Hainbat aldizkarietako kontseilu zientifiko zein erredakzioko kidea da, eta Lanaren Nazioarteko Erakundeko (LANE-OIT) kanpoko aholkularia. Erakunde publiko zein enpresa pribatuentzat txostenak egin ditu eta Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) PRECO-ko kanpoko aditua da.
Prestakuntza jarduerari dagokionez, orain arte hiru doktore-tesi zuzendu ditu eta gaur egun, taldeare ikerketa-ildoekin lotuta dauden beste hiru tesi-memoria zuzentzen dabil.