3. mailako euspen biologikorako laboratorioa

UPV/EHUren 3. mailako euspen biologikorako laboratorioa, ikerkuntzarako zerbitzu nagusiaren, SGIker-en menpekoa izanik, Lascaray Ikergunean dago instalatuta. Eraikinaren beheko solairuan dago, 140 m2-tako gainazala du eta bete beharreko ezaugarri guztiak dauzka, aldez aurretik zehaztutako espezifikotasunak beti ere beteko direla bermatuko duen balioztapen eta ziurtatzea lagun.

Hirugarren mailako euspen biologikorako laboratorioa, izenak berak dioelarik, euspen biologikorako eremua da eta bertan arrisku potentzialeko eragile biologikoak erabiltzen dira, III. euspen-mailaren menpe sailkatuta, alegia, aire bidez infektatzen diren mikroorganismoak, Mycobacterium tubercolisis esaterako, barne izanik genetikoki eraldatutakoak, hazkuntza zelularrak eta giza endoparasitoak, infekzio, alergia edo toxikotasun guztiak oro eragin litzaketen eragileak, alegia, balizko sendabide medikua izan ditzaketenak edo populaziorako arrisku ertaina lekarketenak.