Gaurkotasuna

Komunikazioa eta koordinazioa

COVID-19 neurriak Lascaray Ikergunean

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/29

UPV/EHUko zentroek 2020/2021 ikasturtean izango duten funtzionamendurako neurrien dokumentuak ezartzen du UPV/EHUko zentro bakoitzak pertsona bat izendatu behar duela COVID-19 arduradun gisa. Lascaray Ikergunearen kasuan Aitziber Elizondo da izendatutako pertsona.

Koordinatzaile horren eginkizunak honako hauek dira: baieztatutako kasuei, berrogeialdian dauden kasuei eta UPV/EHUko langileen edo ikasleen artean arrisku-talde gisa aitortutako pertsonen kasuei buruzko informazioa biltzea, osasun-arduradunei harreman estuak identifikatzen laguntzea, eta horien bilakaeraren jarraipena egitea

Informazio hori jaso ahal izateko, baldintza horietakoren batean dauden pertsonek ikastetxeko Covid-19 arduradunari jakinarazi beharko diote, eta mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: aitziber.elizondo@ehu.eus honako datuak aipatzen: izen-abizena, telefonoa, zein ikertaldekoa den edota, ikasleen kasuan, zein masterretan dagoen matrikulatuta.

COVID-19 sintomak dauzkaten pertsonak zentroko bakartze gelara eraman beharko dira lehenbailehen eta COVID-19 arduradunarekin jarriko dira harremanetan, baita lehen mailako arretako osasun zentroarekin. Bakartze gela horretan jarraitu beharko prozedura zehaztuta dago.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu eskuragarri dituzuela UPV/EHUren Covid-19 web-orrian Ikasle, AZP eta irakasle eta ikertzaileentzako prebentzio-dekalogoak eta 2020-2021 ikasturterako UPV/EHU-ko zentroen funtzionamendurako neurriak dokumentua, bai eta neurri guztiak pandemiaren bilakaerari eta osasun-agintaritzek emandako jarraibideei lotuta daudela ere.

Amaitzeko,  UPV/EHUren Covid-19 web-orrian eskuragarri daude Ikasle, AZP eta irakasle eta ikertzaileentzako prebentzio-dekalogoak eta 2020-2021 ikasturterako UPV/EHU-ko zentroen funtzionamendurako neurriak dokumentua, bai eta neurri guztiak pandemiaren bilakaerari eta osasun-agintaritzek emandako jarraibideei lotuta daudela ere.