Centro de investigación Lascaray ikergunea
Lehenengo argitaratze data: 2016/04/15
Sexu eta ugalketa eskubideak, dibertsitate sexuala, genero desberdintasunak edo tratu onen inguruko 3 ikus-entzunezko 3 ekoizpen artistiko proiektatuko dira ekintza honetan. Bideo-forum txiki honen bitartez, Medicusmundi Araba-tik genero berdintasuna eta giza eskubide mota hauen defentsa aldarrikatu nahi da.
Proiekzioaren ostean eztabaida foro bat burutuko da: gure gizartean eta beste herrialdeetako errealitatean sexu eta ugalketa eskubideek bizi duten egoeraz eta euskal gazteriak berdintasunaren eta sexu eta ugalketa eskubideen defentsan izan dezakeen paperaren inguruan eztabaidatuko da bertan.
Proiektatuko diren 3 bideoak Haizea Pastor artista audiobisual arabarrak ekoiztuak izan dira:
- "Aukeratu ezazu zure burua".
- Bertsohop "Sexu-Txalo-Muxu-Tiro-Pum!"
- Gogoaren Artisau.