Lascaray ikergunearen orri nagusia
Gaurkotasuna
2016ko AGUDEZIA ekintzailetza tailerrean garatutako proiektuen aurkezpena- Ekainaren 14an
Lehenengo argitaratze data: 2016/06/07
Hilaren 14an aurkeztuko dira 2016. urtean AGUDEZIA ekintzailetza tailerrean garatutako proiektuak. Ekitaldia goizeko 09:00etan hasiko da Lascaray ikerguneko bideokonferentzia gelan.
Aurtengoa AGUDEZIA tailerraren hamargarren edizioa da eta bere helburua Unibertsitate-komunitateko kolektiboetara ekintzaile izateko funtsezko trebetasunak era praktikoan eta bizipenaz hurbiltzea da, zeharkako gaitasun gisa ulertuta.
Tailerra INIZIA-Arabacampus programaren baitan dago, eta honako ikuspegia lantzen du:
- Ekintzailetzara TUTORE bidez hurbiltzea
- Prozesua bertatik bertara BIZITZEA
- Negozio-ideiak sortzea, ekintzailearen aurrekarietan oinarrituta
- Negozioaren aurretiko bideragarritasunaren diseinu PRAKTIKOA
- Lehenbiziko ERABAKIAK hartzea
- Lehenbiziko harremanak EGIAZKO enpresa-inguruarekin
Eduki publikatzailea
—
5 elementu orrialdeko