Prestakuntza

Kalitate ikurra duten produktuen zentzumen kalitatea kontrolatzeko metodo espezifikoak garatzearekin batera, eta produktuak karakterizatzeaz edota zentzumen ezaugarrietan faktore jakin batzuek duten eragina eta kontsumitzaileen onarpena aztertzeaz gain, LASEHUk prestakuntza lanak burutzen ditu kontseilu arautzaileentzat, erakundeentzat, enpresentzat eta elkarteentzat.

Prestakuntzaren edukiak eta sakontze maila zuzentzen den ikasleen beharretara doituta dago. Hala, mota desberdinetakoak izan daitezke:

  • Enpresa bati zentzumen analisirako tresnak eta oinarrizko irizpideak emateko ikastaroak, enpresaren barruan erabil ditzan.
  • Taldeei, kontseilu arautzaileei edota langileei prestakuntza ematea, LASEHUn garatutako metodoak aplikatu ditzaten produktu espezifikoen kalitatea kontrolatzeko.
  • Produkzio sektoreari zuzendutako jardunaldiak, zentzumen kalitatearen inguruko ikerlanen emaitzak edota kontrol metodoak ezagutzera emateko.
Irudia
Irudia
Irudia