presentación

Aurkezpena

SMKL Sentsore Meteorologikoak Kalibratzeko Laborategiaren akronimoa da.

SMKL Teknologia Elektronikoa Sailaren baitan dago, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Laborategia Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak (LAEMZ) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean sinaturiko hitzarmenarekin eratu zen.

2002an lehen hitzarmena zinatu zenetik pertsona ezberdinak parte hartu dute; gaur egun 4 irakasle eta 3 teknikarik dihardute, hauetako 2 dedikazio osoz.

Laborategiak LAEMZri ematen dio zerbitzua nagusiki, dituen sare meteorologikoko sentsoreak kalibratuz eta behar dituen konponbide teknologikoak eskainiz, naiz eta enpresa ezberdinen ekipamenduak kalibratu ere.

SMKLak Ikerketa eta ezagutzaren hedapena sustatzen ditu neurketen automatizazioan, kalibratzeko prozeduren lanketan, eta etengabe egurats gorrian martxan jardun behar duten ekipamenduen neurketak hobetzeko sistemen garapenean.

Parametro meteorologikoei eragiten dien faktore batzuk, hala nola:
• doitasun eta zehaztasun eskakizun maila gero eta handiagoak,
• neurrien ziurgabetasun egokia bermatu beharrak,
• neurrien ontasuna eta egiten jakitea ziurtatu beharrak,
sail ezberdinak akreditatzera eraman gaitu eta beste batzuk akreditatzeko lanetan dihardugu.