A transmisión interxeracional do galego
Lehenengo argitaratze data: 2026/04/13
Apirilaren 17an, Anik Nandi soziolinguista eta ikertzaile bengalarrak hitzaldia emango du 1.06 gelan Letren Fakultatean, goizeko 11:00etan. Honako hau da hitzaldiaren izenburua: “A transmisión interxeracional do galego. Micropolíticas lingüísticas familiares de mantemento e convivencia”. Hona hemen hitzaldiaren ildo nagusien laburpena:
Jendarte elebidun batean, gizabanako heldu bakoitzak praktika linguistiko eta sinesmen propioak ditu familiartean hizkuntza hautatzeko orduan; hortaz, familia esparruan egiten diren hautu eta praktika linguistikoek berebiziko garrantzia dute hizkuntza gutxituak belaunaldiz belaunaldi transmititzeko prozesuak ulertzeaz ari garenean. Hitzaldi honen helburu nagusia da familia barruan galegoa belaunaldiz belaunaldi transmititzeko estrategiak ikertzea, hiriko eta hiri inguruko habitatak ardatz hartuta. Horretarako, elkarrizketak egin dira 1975. urtetik aurrera hezkuntza sistematik pasa diren hainbat guraso galegozalerekin, haiek bizi izan baitituzte autonomia erkidegoko lehendabiziko hizkuntza politiken ondorioak.