Dekanotza taldea
Dekanoa
Egitekoak:
- Fakultateko dekanotza-taldearen eta kudeaketa-politikaren buru izatea.
- Unibertsitateko gobernu-organoetan eta batzordeetan parte hartzea.
- Beste erakunde, entitate eta gizarte-eragileekiko harremanak eta aliantzak gidatzea eta sustatzea.
- Fakultateko ikerketa-ildo nagusiak babestea eta sustatzea.
- Fakultatea ordezkatzea ekitaldi instituzional eta sozialetan.
Administrazio Burua
Egitekoak:
- Fakultateko Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen (TEKAZEL) burua izan.
- Fakultateko aurrekontu ekonomikoa, administrazio-baliabideak eta ondarea kudeatzea.
- Instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, jarduerek ondo funtziona dezaten.
- Campuseko errektoreordetzarekin batera eraikinaren segurtasuna mantentzen lagundu.
- Idazkari akademikoarekin batera ikastetxeko larrialdi-plana ezartzea.
- Fakultatearen kudeaketan iraunkortasuna zaintzea.
Idazkari Akademikoa
Iñaki Moro Deordal
Tfna. 945-01 3180
Bulegoa: 2.35
Egitekoak:
- Fakultateko Batzarrean eta idazkari funtzioa duen batzordeetan bileretako aktak idatzi eta zaintzea.
- Ikastetxeko kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede ematea.
- Fakultatean ziurtagiriak egitea.
- Gobernu organoei eta interes taldeei Fakultate Batzordearen erabakiak jakinaraztea.
- Indarrean dagoen araudia aplikatzeko aholkuak ematea.
Plangintza eta Antolakuntza Akademikorako Dekanordea I eta Lehen Dekanordea
Egitekoak:
- Fakultateko irakaskuntza-eskaintza eta taldeen egitura koordinatzea.
- Ordutegiak prestatzeko eta ikasgelak esleitzeko prozesua kudeatzea.
- Eskola-egutegia, azterketena, gradu- eta master-amaierako lanena eta jarduera osagarriena egitea.
- Fakultateko guneak kudeatzea.
- Dekanoa ordezkatzea.
- Gradu Amaierako eta Master Amaierako lanak kudeatzea.
- Fakultateko Sare Sozialen kudeaketa.
Plangintza eta Antolakuntza Akademikorako Dekanordea II
Egitekoak:
- Coordinar la oferta docente de la Facultad y la estructura de grupos.
- Gestionar el proceso de elaboración de horarios y asignación de aulas.
- Elaborar el calendario escolar, de exámenes, de trabajos de fin de grado y máster y de actividades complementarias.
- Gestionar los espacios de la Facultad.
Ikasle eta Praktiketarako Dekanordea
Virginia López de Maturana
Tfnoa. 945-01 3198
Bulegoa: 2.28
Egitekoak:
- Ikastegian dauden denboraldian ikasleei laguntzea laguntzea eta Fakultateko bizitzan parte hartzea sustatzea.
- Ezgaitasunen bat duten edota egoera berezian dauden ikasleei laguntzea.
- Graduko eta masterreko kanpoko eta borondatezko praktikak koordinatzea, antolatzea eta kudeatzea
- Praktika-zentroen eta ikasleen arteko harremanak kudeatzea.
- Lan-mundurako trantsizio-bekak antolatu eta kudeatzea
- Ikasleak erakartzeko programak eta azokak koordinatzea.
Kalitate, Jarraipen eta Akreditaziorako Dekanordea
Egitekoak:
- Ikastegiaren eta titulazioen akreditazioaren berritzea eta Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema (KBBS) mantentzeko lanak koordinatzea.
- Zentroaren Urteko Kudeaketa eta Plangintza Txostenaren prestaketa koordinatzea.
- Fakultateko titulazioen jarraipen-txostenen idazketa koordinatzea eta horien aldaketak kudeatzea.
- Fakultatearen kudeaketan kalitate-estandarrak sustatzea.
- Ikastetxearen etengabeko hobekuntza eta kalitatearen kudeaketa bultzatzea.
- Kalitate Batzordea koordinatzea eta idazkari-lanak egitea titulazioen kalitate-adierazleen segimendua eginez.
Mugikortasun Programa eta Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea
Denis Álvarez Pérez-Sostoa
Tfnoa. 945-01 3615
Bulegoa: 2.44
Egitekoak:
- Truke akademikoak eta ikasle, irakasle eta ikertzaile eta TEKAZELen mugikortasuna koordinatzea.
- Ikasleen nazioarteko onarpen-prozesuak kudeatzea.
- Nazioarteko beste unibertsitate eta erakunde batzuekin lankidetzak bultzatzea.
- Nazioarteko unibertsitateetako ikasle, irakasle eta ikertzaile eta TEKAZELen harrera eta laguntza kudeatzea.
- Unibertsitateko nazioarteko lankidetzan parte-hartzea indartzea.
Ikasketa eta Berrikuntza Planen Dekanordea
Egitekoak:
- Fakultateko irakaskuntza-koordinazioa kudeatzea.
- Titulazioak, mailak eta moduluak koordinatzen dituzten pertsonekin batera lan egitea
- Zentroak parte hartzen duen berrikuntza-programak koordinatzea eta berriak sustatzea.
- Fakultatean etengabeko prestakuntzarako eta graduondoko prestakuntzarako proposamen berriak ebaluatu eta garatzea.
- Fakultateko ikasle eta irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza osagarriko ikastaroak planifikatzea, koordinatzea eta jarraitzea.
- Irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko Docentiaz programa bultzatzea.
Euskara, Komunikazio eta Gizarte Proiekziorako Dekanordea
Egitekoak:
- Euskara Batzordea koordinatzea eta, Batzordearekin batera, euskara sustatzeko eta normalizatzeko ekintzak bultzatzea Fakultateko jarduera akademiko eta instituzional guztietan.
- Fakultateko barne eta kanpo komunikazioa koordinatzea.
- Prentsa-bulegoarekiko harremana
- Web orria hobetzen eta eguneratzen dela zaintzea.
- Fakultatearen irudia eta presentzia gizartean bultzatzea
- Berdintasun Batzordea koordinatzea eta, Batzordearekin batera, berdintasuna sustatzeko eta normalizatzeko ekintzak bultzatzea Fakultateko jarduera akademiko eta instituzional guztietan.