Axun Aierberen omenezko XVI. Itzulpen Mintegia
Data
2026/03/12, 09:00
Ordutegia
Osteguna : 09:00
Zikloa
Axun Aierberen omenezko Itzulpen Mintegia
"Itzulpena mentoretza bidez: Minaberri bekaren esperientzia" (mahai-ingurua).
Parte-hartzaileak:
- Ainhoa Mendiluze
- Leire Errandonea
- Xabier Olarra
Moderatzailea: Iñigo Satrustegi
Noiz: martxoaren 12an, osteguna, 09:00etan
Non: Micaela Portilla eraikineko 0.7 gela. EHUren Arabako campusa. Gasteiz
Aurtengo Axun Aierberen omenezko Itzulpen Mintegiak itzultzaile hasiberriak eta ibilbide luzekoak elkarrekin solasean jarriko ditu, Minaberri bekaren esperientzia abiapuntu hartuta.
Minaberri beka duela bi urte jarri zuen martxan EIZIEk, 30 urtetik beherako itzultzaileei beren ibilbidearen hasieran laguntzeko asmoz. Bekaren irabazleek gazte literaturako obra esanguratsu bat itzultzeko dirulaguntza jasotzen dute, baita itzulpen-lana ibilbide luzeko itzultzaile baten mentoretzaren laguntzaz egiteko aukera ere.
Mahai-inguru honetan bekaren lehen bi edizioetan beka irabazi duten itzultzaile gazteak eta mentore-lanetan aritu diren itzultzaile eskarmentudunetako bat parez pare jarriko ditugu, nork bere esperientzia konta dezan. Belaunaldien arteko zubiak sendotzearekin batera, itzulpengintzan gaur egun bizitzen ari garen aldaketa-giroaren aurrean bakoitza nola kokatzen den ezagutzea da asmoa.