Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia

IX. Arte eta Kultura Queer Jardunaldiak

Lekua: Micaela Portilla Ikergunea

IX. Arte eta Kultura Queer Jardunaldiak artearen eta kulturaren esparrutik sexu- eta genero-aniztasunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea dira. Edizio honetan, Rafael M. Mérida Jiménezek, Lleidako Unibertsitateko irakasleak, trans memoriaren berreskurapena izango du hizpide; Teresa López Castillak, Jaengo Unibertsitateko irakasleak, queer klub-kulturako erresistentzia- eta gozamen-moduak aztertuko ditu; eta Lydia Vázquezek, EHUkoak, Abdelá Taia idazlearen obran queer intersekzionalitatea aztertuko du. Jardunaldiak publikoari irekiak dira, eta interesa duten pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.