Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia Nazioartekoa

From CBE to European Joint Degrees: Co-Designing Impact

Pozik jakinarazten dugu “From CBE to European Joint Degrees: Co-Designing Impact" jardunaldia, 2026ko maiatzaren 20an egingo dena Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Letren Fakultatean.

Erronketan Oinarritutako Hezkuntzak (CBE) mundu errealeko erronkak jartzen ditu ikaskuntzaren erdigunean. Jardunaldi honek Europako unibertsitate-aliantzak (ENLIGHT, YUFE, ECIU, Arqus, EUTOPIA), ikertzaileak eta gizarte-eragileak biltzen ditu, CBEk eta lankidetza transnazionalak nola sor dezaketen benetako eragina aztertzeko - eta Europako belaunaldi berriko master bateratuen diseinuan laguntzeko.

Jardunaldia 9:30ean hasiko da, EHUko errektorearen presentziarekin.

MAHAI-INGURUA 1 — 10:00
Impact-Driven Education and Research in European Alliances

Igor Campillo eta Gloria Nuñes (Euskampus/ENLIGHT) · Julia Cora (YUFE) · Armando Uribe-Echeverría (EUTOPIA)

MAHAI-INGURUA 2 — 12:00
Universities Working With and For Society: CBE in Practice

Magdalena Bobowik (Ikerbasque/EHU) · Alberto Gastón (Emaus Fundazioa) · Konstantinos Mitropoulos (Linköpingeko Unibertsitatea/ECIU) · Frederik Verbeke (EHU)

MAHAI-INGURUA 3 — 16:30
Joint Master Programmes & European Degree Label

Nora Aranberri (EHU) · Eva Fernández de Labastida (Unibasq) · Dorothy Kelly (Granadako Unibertsitatea/Arqus Aliantza) · Stephan Kaschner (Leipzigeko Unibertsitatea)

Mahai inguruetan IMPACT-HUM proiektuko irakasleak ere parte hartuko dute aktiboki - Euskal Herriko, Tartuko, Galwayko, Groningeneko eta Genteko unibertsitateetako ikertzaileak -, lehen eguneko eztabaidetan parte hartuko dutenak eta, bigarren egunean, etorkizuneko ekimen bateratuak diseinatzeko saio itxi batean bilduko direnak Humanitate-arloan:

Luc van Doorslaer eta Raili Marling (Tartuko Unibertsitatea) · Verena Platzgummer eta Ailbhe Nic Giolla Chomhaill (Galwayko Unibertsitatea) · Jeanette den Toonder eta Julia Kühn (Groningeneko Unibertsitatea) · Anneleen Spiessens (Genteko Unibertsitatea) · Frederik Verbeke, Elizabete Manterola, Tomás Conde (EHU)

📅 2026ko maiatzaren 20a · 9:30–18:00
📍 Letren Fakultatea, EHU · Gasteiz
🎟 Sarrera libre · Dendentzat irekia
📩 Informazioa eta kontaktua: frederik.verbeke@ehu.eus

Jardunaldia IMPACT-HUM proiektuaren baitan kokatzen da, ENLIGHT+ finantzaketarekin.