Koldo Biguri 2025eko Euskadi Literatura Sarituen artean
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/17
Kultura sailburuorde Andoni Iturbek gaur goizean eman ditu ezagutzera Euskadi Literatura sarietako aurtengo azken lau irabazleen izenak.
Gasteizeko Montehermoso Kulturgunean egin den aurkezpenean jakinarazi ditu sailburuordeak: Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako 2025eko irabazleak:
- Gaztelaniazko Literatura: Garazi Albizua. Termita (Galaxia Gutenberg)
- Euskarazko Literatura Itzulpena: Koldo Biguri. Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak (Erein eta Igela)
- Saiakera Euskaraz: Markos Zapiain. Txillardegi hizkuntzalari (Elkar)
- Saiakera Gaztelaniaz: Itxaso del Castillo. Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror (EHU)