Egitekoa, Ikuspegia eta Balioak
XEDEA
UPV/EHUko Letren Fakultatea goi-mailako hezkuntzako ikastetxe publikoa da, eta Arteekin, Humanitateekin eta Gizarte eta Lege Zientziekin zerikusia duten arloak lantzen ditu. Bere ardura da espiritu kritikoa duten eta gizartearen erronkak eta eskaera aldakorretara egokitzeko gaitasuna duten profesionalak modu integralean prestatzea, eta ikerketan eta ezagutzaren transferentzian erreferentziazko zentroa izatea. Era berean, bizitza osoko ikaskuntzaren esparruan prestakuntza espezializatua eskaintzen du.
IKUSPEGIA
Letren Fakultateak nahi du gizarteak era honetan ikus dezan:
Ikasleek, Ikasketak egiteko erreferentziazko zentro gisa; era berean, gizartearen eta lanaren eskakizunei erantzuten dien prestakuntza-eskaintzarekin eta irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuaren erdigunean duen zentro gisa.
Langileek, IIPek eta TEKAZELek, etengabeko hobekuntzako testuinguru batean bere ibilbide profesionala eta aurrerapen profesionala garatzeko zentro erakargarri gisa.
UPV/EHUk, kalitatezko kudeaketaren eta gardentasunaren alde, ikerketa eta prestakuntza bikaintasunaren alde eta gizarteari ezagutza transmititzearen alde egiten duen zentro gisa. Era berean, unibertsitate publikoko kide izatearen sentimendua eta erantzukizunaren sentimendua sustatzen dituen ikastetxe gisa. Eta beste unibertsitateek aliantzak, sareak eta trukeak sortzea bultzatzen duen zentro gisa, bereizgarri duena ikerketa- eta prestakuntza-kalitatea eta unibertsitateen arteko proiekzioari eta lankidetzari egiten dion ekarpena.
Erakunde enplegatzaileek, diziplinazko oinarri sendoa duten profesionalak prestatzeko zentro gisa, eta proiektuak gidatzeko, espiritu berritzailea, sormena eta askotariko testuinguru profesional aldakorretara egokitzeko gaitasuna duena.
Zientzia eta ikerketa-komunitateak, ikerketa-jardueraren kalitateagatik eta garrantziagatik talentua erakartzen duen zentro gisa, eta baita ere emaitzak zabaltzeko eta dibulgatzeko lanagatik.
Gizarteak, prestakuntzaren kalitateagatik, inguruko gizartearen eta kulturaren garapenari egiten dion ekarpenagatik; euskararen eta euskal kulturaren garapenari ematen dion laguntzagatik, baliabideen kudeaketa arduratsuagatik, eta berdintasunarekin eta aniztasunarekiko errespetuarekin duen konpromisoagatik.
BALIOAK
Letren Fakultatearen xedearen eta ikuspegiaren oinarrian dauden balioak honako hauek dira:
- Gardentasuna eta profesionaltasuna. Talde-lanerako eta lidergo parte-hartzailerako bokazioa.
- Unibertsitate-komunitatea osatzen duten pertsonekiko harremanetan, errespetua, arreta eta hurbiltasuna.
- Konpromisoa etengabeko hobekuntzarekin eta berrikuntzarekin.
- Malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna.
- Pentsamendu-askatasuna, espiritu kritikoa eta portaera etikoa.
- Tolerantzia eta berdintasunarekiko errespetua
- Ingurune sozialaren beharrekiko konpromisoa.