Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aurkezpena

UPV/EHUren Ikasturteari hasiera emateko ekitaldia

Irudia

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Asteazkenean, irailak 13, 11:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko 2023-2024 ikasturteari hasiera emateko zeremonia egingo da. Ekitaldiaren buru Eva Ferreira errektorea eta Iñigo Urkullu lehendakaria izango dira.

Programa

  • 2022-2023 Ikasturteko memoriaren laburpena, Aitor Zurimendi Unibertsitateko idazkari nagusi jaunaren eskutik.
  • Ikasturte hasierako hitzaldiak:
    • Aniztasuna eta mugak bizitzaren iraunkortasunerako. Hizlaria: Leire Urkidi andrea, Geografiako irakasle agregatua.
    • Kaosa eta ordena munduko hizkuntza aniztasunean. Hizlaria: Ivan Igartua, Eslaviar Filologiako katedraduna.
  • Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektore andrearen mintzaldia.
  • Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari jaunaren mintzaldia.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatzaren emanaldia.