Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

erasmus_letrak

Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak 2022-23

1.- Bete beharreko baldintzak

Eskaera egin aurretik oso garrrantzitsua da Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen Arloko Errektoreordetzako webgunean indarrean dauden Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak mugikortasun programen deialdia osorik irakurtzea. Batez ere, hurrengo OSO GARRANTZITSUA eta 2022/23 DEIALDIA dokumentuak.

2.- Norakoak

Erasmus+ Programa:

Erasmus+ Programan gure Letren Fakultateko ikasleentzat soilik eskuragai dauden norakoak honako hauek dira:

Latinoamerika eta Beste Norakoak Programak:

Oso garrantzitsua da ikasleak plaza bat aukeratu aurretik Letren Fakultatean  egiten ari den ikasketen baliokideak norako unibertsitatean eskaintzen direla ziurtatzea.

Latinamerika eta Beste Norakoak Programetan plazak eskuragarri egon daitezke: Letren Fakultateko ikasleentzat soilik; ikastegi ezberdinetako ikasleei; edo UPV/EHUko ikastegi guztietako ikasleei baldin eta “Ikastegiak” zutabean “Denak” adierazten baldin bada: 

3.- Hizkuntza-eskakizunak

Eskuragarri dauden plazen hizkuntza-eskakizunak Norakoak ataleko tauletan kontsulta daitezke. Hizkuntza-ziurtagiria derrigorrezkoa den norakoetan, beranduenez, deialdian ezarritako agiriak zuzentzeko epearen barruan aurkeztu beharko da.

Hizkuntza-eskakizuna gomendagarria den unibertsitateetan, ikasleak ez digu hizkuntza-ziurtagiria aurkeztu behar baina maila zehatz hori lortzeko konpromisoa hartu behar du.

4.- Eskaria eta Dokumentazioa

Hiru mugikortasun programetarako (Erasmus+, Latinoamerika y Beste Norakoak) eskari bateratua GAUR plataformaren bitartez egin beharko da, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan harturik.

Gehienez 8 norako ezberdin aukeratu daitezke (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) ikaslearen lehentasunaren arabera ordenaturik.

Oharra: eskaera egitean mozilla firefox edo internet explorer nabigatzaileak soilik erabili. Izan liteke beste nabigatzaile batzuekin zuzen ez ibiltzea.

Eskaera egin ondoren, abenduaren 26a baino lehen Letren Fakultateko 2.44 bulegoan hurrengo dokumentazioa eskura entregatu beharko da:

  • Eskaera-orria imprimaturik, GAURen eskaera egin ondoren lorturikoa.

  • Argazki bat, karnet tamainakoa.

  • Atzerriko hizkuntzen gaitasunen ziurtagiriak: fotokopia eta originala (azken hau, alderatzeko soilik)

Oharra: dokumentazioa bulegoan fisikoki entregatu ezin ezean, epe barruan eta PDF formatuan hurrengo helbidera bidali beharko da: nazioartekoak.letrak@ehu.eus

Garrantzitsua: Beste Norakoak programako plazaren bat aukeratzekotan (Norakoak Taulako “IKASTEGIAK” zutabean “DENAK” adierazita daudenak) edota unibertsitate osorako zabalik dauden Erasmus+ plazak aukeratuz gero, hizkuntza-ziurtagiriak Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegora ere nahitaez bidali beharko dira: certiidiomas.internacional@ehu.es

5.- Esleipena

Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra eskaera egiterako orduan UPV/EHUko espediente akademikoko batezbesteko nota izango da.

Itzulpengintza eta Interpretazio Graduko ikasleek lehen mailan izanik eskaera eginez gero, UPV/EHUn ez dute batezbesteko notarik. Horrenbestez, Letren Fakultateko plazetan salbuespen gisa Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE) lorturiko nota, ikasgai espezifiko gabe, kontuan hartuko zaie. Nazioarteko Harremanen Bulegoak esleituriko kupo orokorreko plazetan, ordea, batezbesteko nota “0” izango da.

Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, mugikortasun programetan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.