Alemana: lehen urratsak (2. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2025/2026
ARLOA: Artea eta Humanitateak
KREDITUAK: 12,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 165,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Christian Nestor Prado Wohlwend
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaro honek alemaniera sustatu eta gizartean haren ezagutza bultzatu nahi du;eta hizkuntza ikasteko interesa eta motibazioa duen edonori irekita dago.Interesdunek Aleman Filologia aipamena Graduko, Alemana I eta Praktika I.
Ikasleek derrigorrez bi moduluak egin behar dituzte ikasketa prozesuan aurrera egin ahal izateko. Helburua hasierako mailan (A1) alemanez komunikatzen ikastea da, metodologia aktiboaren bidez, ikaslea ardatz izango duena.
ZURE BILA GABILTZA
Zure bila gabiltza, alemanean lehen urratsak eman nahi badituzu zure graduko ala graduondoko prestakuntza osatzeko. Baita lanean ari bazara ere eta prestakuntza osagarria nahi baduzu zure lanbidean lagunduko dizuna edota lan merkatuak dituen eskakizunetarako prestatzeko. Alemanarekiko jakinmina eta motibazio pertsonala baduzu ere ongietorria zara. Metodologia dinamikoekin ikasi nahi baduzu, ardatz zu izango zarelarik, hau da zure lekua. Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua 5ekoa izango da.
IRTEERA PROFESIONALAK
ALEMANA: LEHEN URRATSAK ikastaroak ikaslegoaren etengabeko prestakuntza ahalbidetzen du. Era berean etengabeko ikaskuntza sustatu nahi du unibertsitateko eta unibertsitateaz haragoko hartzaileen artean, alemanezko hasiberrientzat ikastaroa hau eskainiz.
BALDINTZAK
Alemana ikasteko motibazioa duen edozein pertsonari aukera emango zaio.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2025/09/09-tik 2025/12/18-ra
EMATEKO TOKIA: Letren Fakultatea
HIZKUNTZA: Alemaniera, euskara eta gaztelania
ORDUTEGIA:
| Ordua/Eguna | Astelehena | Asteartea | Osteguna |
|---|---|---|---|
| 9:00-11:00 | Aleman hizkuntza I | Aleman hizkuntza I | |
| 11:00-13:00 | Alemanaen praktikak I |
Alemanaen praktikak I |
MATRIKULA
EHUkoak ez diren ikasleek, matrikula-tasez gain, aseguru bat ordaindu beharko dute (4 €).
Ikasleek hobariak izango dituzte UPV/EHUren araudiaren arabera, aurrez izena emateko unean eskabidea eta agiriak aurkeztuta.
Gehienez jota, irailaren 2an, pertsona bakoitzari e-mail bat bidaliko zaio (aurrez izena emateko zehaztutako helbidera), onartua izan den ala ez jakinarazteko eta bertan ordainketa egin beharreko kontu-zenbakia jakinaraziz. Onartutako pertsonek irailaren 2tik 5era arteko epea izango dute matrikularen zenbatekoa eta, hala badagokio, asegurua transferentzia bidez ordaintzeko. Transferentzia horretan kontzeptuan ikaslearen Izen-Abizenak eta Alemana lehen urratsak idatzi beharko dute.
INFORMAZIOA/IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila
HELBIDEA: Letren Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz
TELEFONOA: 945 013 917
POSTA ELEKTRONIKOA: christian.prado@ehu.eus