Breadcrumb

KALITATE POLITIKA ETA HELBURUAK

KALITATE POLITIKAREKIKO KONPROMISOA

2007az geroztik, Letren Fakultateko dekanotza-taldeek, aurrekoek hasitako bidean sakonduz, Fakultatearen kudeaketaren kalitatea hobetzeko borondatea adierazi dute. Estatutuek, ondoz ondoko plan estrategikoek eta EQUAren (European Association for Quality Insurance in Higer Education Education) ESG (European Higer Education Area) dokumentuaren ildoek ezartzen dituzten ardatzak abiapuntutzat hartuta, Letren Fakultateak kalitatearen kudeaketarekin duen konpromisoa adierazten du.

Letren Fakultateko kalitatearen kudeaketa bultzatzeko elementu adierazgarri batzuk

  • Letren Fakultateak 2004-2008 aldirako lehen Plan Estrategikoa ezarri zuen, eta 2011-2015 aldirako bigarrena. Horren ondorioz, Xedea, Ikuspegia eta Balioak, Ardatz Estrategikoak, Prozesuen Mapa definitu zituen eta interes-taldeak ere identifikatu egin ziren.
  • Letren Fakultateak Ikasketa Berrikuntza eta Kalitateko Errektoreordetzaren kalitate programak bultzatzeko (KPB) deialdietan parte hartu du 2005etik 2012ra, kalitatearen kudeaketan ekintza zehatzak ezartzeko.
  • 2007tik 2011ra, bost EFQM autoebaluazio eta dagozkien urteko kudeaketa planak egin dira.
  • 2008ko otsailean, Letren Fakultatea UPV/EHUren Kudeaketa Berritzaileko Zentroen Sarean (KBZS) sartu zen.
  • 2008tik 2011ra, Letren Fakultateak hezkuntza sektoreko erabateko kalitateari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen urtero.
  • 2010etik 2013ra, Fakultateak Irakaskuntza Berrikuntzari buruzko Jardunaldi bat antolatu zuen urtero.
  • 2010eko urrian, ANECAk eta UNIQUALek ziurtagiria eman zioten Letren Fakultatearen Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren diseinuari, AUDIT programaren jarraibideen arabera burututa.
  • 2011ko martxoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2011/04/11, 70. zk.) Letren Fakultateko Kalitate Batzordearen arautegia argitaratu zen. Indarrean dagoen araudia (EHAA, 88. zk., 2022/05/9) aldatu egin zen, Fakultateko masterren arduradunak sartzeko;  Fakultateak masterren kudeaketa 2021etik aurrera hartu zen bere gain.
  • 2010-2011 ikasturtetik 2017-2018 ikasturtera bitarte, Letren Fakultateak gradu berrien curriculuma garatzeko konpromiso dokumentu bat sinatu du urtero UPV/EHUrekin (EHUNDU programa indarrean egon zen bitartean).
  • 2010az geroztik, Fakultateak bere irakasleen parte-hartzea bultzatu du irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko Docentiaz programan; programaren parte-hartzearen emaitzek joera positibo iraunkorra erakutsi dute azken urteotan, eta 2022-2023 ikasturtean ebaluatutako irakasleen % 54.85era iritsi dira.
  • 2011ko abenduan, EUSKALITek egindako kanpo kontrastearen ondoren, Letren Fakultateak Bikaintasunarekiko Konpromisoaren Diploma lortu zuen.
  • 2010-2011 ikasturteaz geroztik, gradu berrien garapenaren jarraipenerako autotxostenak egiten dira urtero, kalitate agentziei kontuak emateko; txostenen emaitza UPV/EHUren webgunean argitaratzen da. Graduen autotxostenen bidezko kontu emate hori, Europako Unibertsitate Eremuan (EUE) sartzen da, eta titulazioen nahitaezko egiaztapenaren eta akreditazioaren inguruan, datuen, adierazleen eta emaitzen aldizkako azterketa behar baita horretarako. Era berean, urtero, Ikastetxearen UKPT Urteko Kudeaketa Plana eta Txostena idazten dira. Bi dokumentuak funtsezkoak dira kudeaketa-eredu gardenarekiko konpromisoan.
  • 2015eko maiatzean, Letren Fakultateak titulu guztien akreditazioa berritu zuen, UNIBASQek gidatutako ebaluazio prozesu baten bidez, eta, urte bereko urrian, akreditazioa berritu zela jakinarazi zuen Unibertsitateen Kontseiluak.
  • 2021eko martxoan, unibertsitate-prestakuntzaren Kalitatea Bermatzeko Sistema Ezartzeko AUDIT programaren ziurtagiria jaso zen (UQ26/2021 ziurtagiria), eta 2026/03/04ra arte egon zen indarrean.
  • 2021ean, Fakultateko graduek titulu ofizialen akreditazioa berritu zuten.
  • 2025eko azaroaren 13an, Fakultateak Euskararen Kalitate Ziurtagiria – Bikain (zilarrezko zigilua) lortu zuen.

Kalitatearen kudeaketarekiko konpromisoa

Kalitate-politika hausnarketa estrategiko baten barruan kokatzen da. Hausnarketa horrek helburuak ezartzen ditu eta horiek lortzeko baliabide aproposak zehazten ditu, Zentroaren jarduera bideratzen du eta Zuzendaritza Taldearen nortasun ezaugarria da. Politika hori Xedearen, Ikuspegiaren eta Balioen esparruan garatzen da, eta helburu espezifiko, neurgarri, garrantzitsu eta lorgarrietan zehazten da, Zentroaren baliabideen eta jarduteko gaitasunaren arabera.

Zehazkiago, kalitatearen kudeaketarekiko konpromisoa Kalitatea Bermatzeko Barne Sisteman (KBBS) gauzatzen da. Sistema horrek Zentroaren kudeaketa sistematizatzen du, eraginkortasun-irizpideekin eta etengabeko hobekuntzaren premisarekin, jardueren aldizkako segimenduari, berrikuspenari eta hobekuntzari esker. Kalitate politikaren inplementazioan eta garapenean funtsezko eginkizuna dute interes talde, organo eta eragile desberdinek: Kalitate Batzordeak, KBBSko prozesu eta prozeduren ardura duten pertsonek, graduen koordinazioek eta masterretako Batzorde Akademikoek.

Dekanotza-taldeak bere gain lidergoa eta ardura nagusia hartzen ditu. Bere kalitate-politikaren hedapena bultzatzeaz arduratzen da, bai eta politika horren helburuak lortzeko diseinatutako ekintzak planifikatzeaz eta gauzatzeaz ere. Era berean, kalitate politikak izan duen aurrerapenaren berri ematen dio aldiro Fakultateko Batzordeari. Egiteko modu horrek, arau-aginduaz harago, interes taldeek Zentroaren kudeaketan parte hartzea eta inplikatzea bultzatu nahi du.

Alde horretatik, dekanotza-taldeak lidergo parte-hartzailearen alde egiten du, interes taldeekin komunikazio lanak egiten ditu eta ekintzak bultzatzen ditu unibertsitate komunitateari kalitate politikaren funtsak jakinarazteko.

Laburbilduz, hauek dira Letren Fakultateko kalitate politikaren jardueraren ardatzak:

  • kudeaketa gardena eta eraginkorra garatzea;
  • etengabeko hobekuntzan aurrera egitea eta eskuragarriak diren baliabideak optimizatzea;
  • kalitateko prestakuntza, eleanitza eta iraunkorra eskaintzea, ikerketa-jarduerari laguntzea eta ezagutza transferitzea;
  • pertsonen zaintza eta gizarte-erantzukizuna sustatzea, ikaslea ekintzaren eta hezkuntza-proiektuaren erdigunean jarrita.

Azkenik, Letren Fakultateak, dekanotza taldea buru duela, uste du bere kalitate politika behar bezala ezartzeak emaitza ona lortzen duela, eta Zentroko jarduera eremu guztiak behar bezala garatzea errazten duela.

LETREN FAKULTATEKO HELBURUAK

  1. Letren Fakultateko graduko titulazioen eskaintza eguneratzea, arreta berezia jarriz Geografia eta Lurralde Antolamendu eta Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduetan.
  2. Ikastegiko graduondoko prestakuntza-eskaintza sendotzea eta zabaltzea, Historiako master berri bat abian jarriz, eta baita berezko tituluak eta mikrokredentzialak garatzea.
  3. Letren Fakultateko prestakuntza-eskaintzaren nazioartekotzea indartzea.
  4. Graduko titulazio guztietan koordinazio eredua diseinatu eta ezartzea.
  5. Fakultateko barne eta kanpo komunikazioa hobetzea, bere jarduerak ikusaraziz eta kanpoko eragileekiko harremanak sistematizatuz.
  6. Fakultateko euskararen erabileraren normalizazioa indartzea.

Belén Bengoetxea Rementeria
Letren Fakultateko Dekano Andrea
Helburu hauek 2026ko martxoaren 12ko Fakultate Batzordeko bileran aurkeztu ziren.