Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

SICUE Programa 2021-2022

SICUE 2021-2022

1.- Bete beharreko baldintzak

Eskaera egin aurretik oso garrrantzitsua da Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzako webgunean  indarrean dagoen SICUE mugikortasun programaren deialdiaren informazioa irakurtzea.  Batez ere, hurrengo dokumentuak: OSO GARRANTZITSUA, BALDINTZAK ETA MUGAPENAK eta BETEBEHARRAK.

OHARRA: Gradu Amaierako Lana (GrAL) nahitaez gure fakultateko tutore baten gidaritzapean egin beharko da eta GrALaren defentsa ere gure fakultateko ohiko edota ezohiko deialdietan egin beharra dago.

2.- Norakoak

SICUE Programa:

Letren Fakultateko ikasleriak SICUE Programaren bitartez hurrengo norakoetan eskaera egin dezake:

3.- Eskaria eta Dokumentazioa

SICUE mugikortasun programarako eskaera GAUR plataformaren bidez egin beharko da, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan harturik.

Gehienez 3 norako ezberdin aukeratu daitezke ikaslearen lehentasunaren arabera ordenaturik.

Oharra: eskaera egitean mozilla firefox edo internet explorer nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da. Beste nabigatzaile batzuekin izan liteke zuzen ez ibiltzea.

Eskaera egin ondoren, e-mail bidez nazioartekoak.letrak@ehu.eus helbidera hurrengo dokumentazioa PDF formatuan bidaltzea nahitaezkoa da:

  • Eskaera-orria, GAURen eskaera egin ondoren lorturikoa, goialdean karnet tamainako argazki bat izanik eta behealdean ikasleak sinaturik.

4.- Esleipena

Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra batezbesteko nota da. Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, SICUE mugikortasun programan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.