Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

info_solicitud titulo

Titulua eskatzea

Ikasketetako kreditu guztiak gainditu ostean, ikasleak dagokion Titulua eskuratu ahal izango du. Horretarako, aldez aurretik egin beharko du eskaria Idazkaritzan.

Honako hau da prozedura:

  •  Titulua eskatzeko inprimakia (pdf, 884 KB) bete behar da. Idazkaritzan ere ematen dute.
  • Erantsi indarreko NANaren fotokopia.
  • Atzerriko ikasleak: erantsi pasaportearen eta egoitza-txartelaren fotokopia.
  • Dagozkion tasak ordaindu behar dira (Idazkaritzan ematen duten abonu-agiri baten bitartez).

Interesdunak baino ezingo du Titulua jaso, aldez aurretik NANa aurkeztuta.

Beharrezkoa izanez gero, ikasleak Titulua beste Probintzia bateko Hezkuntza Ordezkaritzara (E.A.E.ko ikasleak izan ezik), EHUko Campuseko beste Errektoreordetza batera edo Espainiak beste herrialde batzuetan dituen Kontsuletxeko Bulegoetara bidaltzeko eskaria Fakultateko idazkaritzan egin dezake. Horretarako, ikasleak Titulua bidaltzeko eskaera inprimakia  (pdf, 875 KB)  bete behar du. Kasu horretan, Zentroko Idazkaritzak interesdunak eskatutako tokira bidaliko du Titulua, eta hark dagokion jakinarazpena jasotzen duenean, Tituluaren bila joan beharko du.

Interesdunak ezinezkoa badu Titulua jasotzera joatea, notario-ahalorde bat eman ahal izango du, Titulua beste norbaitek bere izenean jaso dezan

analitika