Definizioa eta helburua

Definizioa eta helburua

Irudia

Ekoizpen-etaparako egiten den azterketa tradizionalarekin alderatuta, life cycle thinking edo bizi-zikloaren pentsamendua kontzeptuak produktu edo zerbitzu batek bere bizi-ziklo osoan dituen ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-eraginak aztertzea du helburu, hau da, lehengaiak erauzten direnetik behin betiko ezabatu edo botatzen diren arte (fabrikazioa, banaketa, erabilera eta birziklapena barne). Esparru horretan, gure lana hainbat material, prozesu eta teknologiek bizi-ziklo osoan ingurumenean duten eragina zehaztera eta ulertzera bideratuta dago. Azterketa horietatik ateratako informazioak bizi-ziklo osoan ingurumenerako puntu kritikoak identifikatzen laguntzen du, eta, hala, iraunkortasunerantz bideratutako irtenbideak modu kontzientean aukeratzea ahalbidetzen du. Metodologia holistikoak erabiliz, esaterako bizi-zikloaren analisia (BZA) edo life cycle assessment (LCA), ingurumen-inpaktu gutxiagoko alternatiba berritzaileak diseinatzeko informazio oso lagungarria eman ahal dugu. Gure ikerketa-arloetan ondorengoak sartzen dira: energia biltegiratzeko sistema berriak, plastikoen jasangarritasuna, biomimika eta bioekonomia, birziklatzea eta upcycling-a, energia-aztarnaren analisiak eta ekonomia zirkularraren ikerketak. Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko Ikerketa Taldea da.