Aurkezpena

Ongi etorri Hizkuntza eta Sistema Informatikoak sailaren web-orrira. Saila Donostiako Informatika Fakultatean dago, eta, batik bat, jakintza arlo horri lotutako irakaskuntzan eta ikerkuntzan egiten du lan, honako zentro hauetan:

  1. Donostiako Informatika Fakultatea
  2. Bilboko Ingeniaritza Eskola
  3. Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
  4. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala.
  5. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Donostiako atala.

Web-orri honetan ikerkuntzako nahiz irakaskuntzako alderdi nagusiak ezagutuko dituzu eta saileko antolakuntzari eta langileei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu.