Irakaskuntza

Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailak (LSI) EHUko informatika-titulu guztietan eskaintzen du irakaskuntza. Hain zuzen ere, arlo horretan irakasgai gehien dituen saila da:

  1. Informatikaren Ingeniaritza, Donostiako Informatika Fakultatean.
  2. Kudeaketa Informatikako teknika, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.
  3. Kudeaketa Informatikako teknika, Gasteizko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.

Horrez gain, informatikako oinarrizko ikasgaiak ematen ditu zenbait titulutan: Industria Ingeniaritza Teknikoa Bilbo, Gazteiz, Eibar eta Donostiako Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskoletan.