Breadcrumb

Masters-claves-ciencias-actuariales-y-financieras

Masterraren gakoak

Master honek aktuario lanbide arautua izateko aukera eskaintzen du. Aktuario-lanak legeak ezarritako berariazko gaitasunak izatea eskatzen du, pentsio-planak eta -funtsak balioztatu, diseinatu eta berrikusteko. Baita aseguruak egin eta finantza-entitateen, bereziki aseguru-etxeen, kaudimenarekin lotutako alderdiak ziurtatzeko ere, horiek sektore pribatu zein publikokoak badira ere. Gaitasun-marko horren baita, Master honek arrisku pertsonal, patrimonial zein materialeko kudeaketa eta balorazioan pertsona adituak prestatzen ditu.

Aktuarioak dira lanbidez ondorengo arloetan aritzeko gaitasuna duten profesionalak: kontingentzia bat gertatzean jazo daitezkeen kalteen estaldurarako produktuak diseinatzea; pentsioen inguruan aholku eman eta plangintza egitea; bizi-aseguruak diseinatu eta ebaluatzea; karterak eta ondareak kudeatzea; finantza-estrategiak ezartzea eta enpresen osasunari eragiten dioten arriskuen aurrean enpresa-estaldurak aplikatzea.

Master hau Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskaintzen da, eta aktuariotzarako prestakuntzan tradizio luzea du. Horrelako ikasketak eskaintzen dituen Euskadiko fakultate bakarra da.

Programak derrigorrezko praktikak ditu aktuariotza eta finantza erakunde eta antolakundeetan, eta horiekin lankidetza-hitzarmenak ditu.

Master hau gainditzen bada Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoko eta Estatuko beste elkargo batzuetan kide bihur daiteke. Gainera, Europa mailan jardun profesionala egiteko aukera ematen du, Europako Aktuariotzako Core Syllabusera egokitzen baita, eta Europako lanbide elkarteetan elkar aitortutako ikasketak izango ditu masterra ikasi duen ikasleak.

Master honi esker doktoretza-programak egin daitezke.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

40

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

120

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

3.100 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
DE LA PEÑA ESTEBAN, JOSEBA IÑAKI

Idazkaritza :
Master idazkaritza / Secretaría Máster / Master Secretariat

946 01 3703 / 7113 / 7082

Masters-4-razones-ciencias-actuariales-y-financieras

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • Euskadin eskaini eta aintzat hartutako programa bakarra da aktuario izateko, legeak ezarritako jardueraren arabera.
  • Aktuariotza da gehien nahi den eta etorkizun handiena duen lanbideetako bat, Espainiako Aktuarioen Institutuaren arabera.
  • 2018ko Jobs Rated Report txostenaren arabera, aktuariotza da etorkizun onena, diru-sarrera koputu maila altuena eta stress maila baxuena dituen 10 lanbideetako bat.
  • Europako Aktuariotzako Core Syllabusera egokituta dago, eta Europar Batasuneko herrialdeen artean elkarri aitortutako ikasketak dira, baita nazioartean aintzat hartzeko aukera eman ere.

Masters-salidas-ciencias-actuariales-y-financieras

Aukera profesionalak

Aukera profesionalak

  • Aktuarioa banketxe eta kreditu-erakunde gisako erakunde pribatuetan, aseguru-etxeetan, finantza-etxeetan, pentsio-funts kudeatzaileetan, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetan, balio elkarte eta agentzietan.
  • Ordainketa-politika eta gizarte-estaldurarako giza baliabideen saila, enpresa-negozio eta arrisku-estalduraren mehatxuak baloratzeko arrisku saila: enpresa-arriskuetarako gerentea / Enterprise risk manager.
  • Erakunde publikoetan:Estatuko Aseguru ikuskatzaileen Goi Mailako Taldea, Espainiako Bankuko eta Balio Merkatuaren Batzorde Nazionala, Aktuarioen Goi Mailako Taldea, Gizarte Segurantzaren Administrazioko, Estatistiko eta Ekonomialarien Goi Mailako Taldea, funtzionario publikoetako beste talde edo profil ekonomikodun langileak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak