Masterraren gakoak

Historian zehar, arteak askotan egin du bat zientzia eta teknologiarekin. Egun, teknologiaren bilakaera eta teknologiak gure egunerokotasunean duen garrantzia dela eta, aipatutako diziplinek bat egin dute, adierazpen artistiko berriak sortuz.

Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Unibertsitate Masterra goi mailako prestakuntza, espezializatu eta diziplinarteko bat eskatzen duten eskariei erantzutera dator, teknologia berriak erabiltzen dituzten arteetan: argazkigintza, ikus-entzunezkoak, soinudun artea eta performanceari eta elkarregiteari loturiko praktikak.

Zentzu horretan, berrikuntza eta sorkuntzaren jomuga diren gizarte, kultura eta ekonomia alderdiak aztertzeko erreminta kontzeptualak eskaintzen ditu programak ikusizko, soinudun eta multimedia artetako eremuko arazoei konponbide sortzaileak emateko gai diren profesionalak prestatuz. Eginkizun horren baitan, arte garaikidearen alderdi teknologiko eta performatiboen inguruko ikerketak garrantzi handia dauka.

Master honek aukera ematen du zuzenen ikerketa arte garaikidean doktorego programara sartzeko.

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Arte Ederren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
REKALDE IZAGIRRE, JOSU

Idazkaritza:
Patricia Rodríguez

946015477

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Lotura zuzena dauka arte garaikidearen praxiarekin teknologiaren eta performatibitatearen arloetan. 
  • Baliabideak eta instalazioak eremu artistikoko teknologia berrietara egokituta daude.
  • Nazioartean itzal handia duten artista eta profesionalek parte hartzen dute eta Europa mailako beste ikergune batzuekin lankidetza itunak ditu (Bordeleko Unibertsitatea, Linzeko Unibertsitatea...)
  • Hitzarmen sare zabala dauka kulturaren arloko enpresekin eta entitateekin.

Irteera profesionalak

  • Sorkuntza artistikoa.
  • Interfaze eta estetika digitala garatzea animazio grafikorako.
  • Kultura ekitaldi eta ekipamendu garaikideak kudeatzea eta kultura aholkularitza.
  • Arte praktika garaikidetan aditutako komisariotza artistikoa.
  • Ikus-entzunezko enpresetako langile sortzaileak komunikabide, ikus-entzunezkoen ekoiztetxe eta irudi grafiko eta interaktiboko enpresentzako.
  • Arte kritika
  • Irudi digitalari eta, orokorrean, arte garaikideari loturiko berezko proiektuak.

Iradokizunak eta eskaerak