Gaia

XSLaren edukia

SAIOA DEL OLMO ALONSO

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Eskultura eta Arte eta Teknologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
saioa.olmo@ehu.eus

Erlazio eta portaera sozialari buruz lan egiten duen artista, ikertzailea eta irakaslea da.



UPV/EHUko Arte Ederretan litzenziatua, Diseinuko Kudeaketako Masterra (2000), Sorkuntza eta Ikerketako INCREARTE Masterra (2012) eta doktorea “TRANSARTEA. Arte Praktika Kolaboratzaile, Teknologia Erlazionalak eta Performatibitate Soziala” nazioarteko tesiarekin (2018).



Bere lan artistikoan, Saioak publikoarekin erlazionatzeko moduak esploratzen ditu eta elkarrekin sortzeko, kolaboratzeko eta parte hartzeko erak. Talde ezberdinak osatu ditu: Abisal, Foyu, Pripublikarrak, Wiki-historias, EPLC… eta Wikitoki – Praktika Kolaboratzaileetako Laborategiko kidea izan da.



Ikertzaile bezala, ikerkuntza informaletako taldeak bultzatu ditu, Tecnoblandas eta LoRelacional taldeak, esaterako. Egun Kontu. Laborategia UPV/EHU-ko ikerketa-taldekidea da. “Biotracks” eta “Eromekanika” liburuak argitaratu ditu eta BRAC, Telóndefondo o Ausart bezalako aldizkarietan artikulu akademikoak idatzi ditu eta prentsa eta aldizkari espezializatuetan arte garaikideari buruzko hainbat kolaborazio.



Irakasle bezala, “Erregistro eta Arte Praktika Performatibo eta Testuingurukoak” gaia irakasten du, eta laborategietako eta proiektu esperimentaletako beste ikasgai transdisziplinarrak. Taldeko dinamikak interesatzen zaizkio eta taldearen sorkuntza aprobetxatzea ikaskuntzako prozesuetan.



http://saioaolmo.com

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak