Irakasleak

XSLaren edukia

AITZIBER LERTXUNDI LERTXUNDI

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
aitziber.lertxundi@ehu.eus

Aitziber Lertxundi Enpresaritzan Lizentziaduna eta Doktorea da UPV/EHU-n, Doktoregotzako sari Berezia jaso zuelarik hemen. Unibertsitate honetan bertan ikasi zuen Finantzetan Masterra. Finantza Ekonomia II sailean Irakasle Agregatua da eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gipuzkoako Atala) irakasten du. Graduondokoan, UPV/EHU-ko Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterreko irakasleria osatzen du eta baita ere Enpresa zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntzako Doktorego Programakoa, “Antolakuntza Berritzailea eta Pertsonak” ikerketa lerroan.

Ikerketaren alorrean, CNEAI-k aitortutako seiurtekoa dauka. Bere jarduera batez ere errendimendu altuko lan sistemetan, giza baliabideen nazioarteko zuzendaritzan eta berrikuntzan garatu du. Pertsonen zuzendaritzarekin zerikusia duten zenbait Ikerketa Talde, proiektu eta kontratutako kide izan da. Besteak beste, WOS edo Scopus-eko aldizkarietan ere argitaratu ditu lanak eta liburu-kapituluak ere bai. Halaber, kongresu nazional eta nazioartekotan ere aurkeztu ditu lanak.

Gaur egun Enpresa Institutuko Idazkari Akademikoa da.



ORCID ID: 0000-0001-5475-9416

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak