Gaia
AMAIA CARO ARAMENDIA
- Posta elektronikoa
- amaia.caro@ehu.eus

Ingurumen Zientzietan lizentziatua 2011n Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Biodibertsitate Masterra 2012an Bartzelonako Unibertsitatean (UB), Biodibertsitate eta Ekosistemen Funtzionamendu eta Gestioa doktorego programan doktorea 2019an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun doktoratu ondoko ikertzailea naiz EHUko Farmazia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailean.
Nire ikerketa-lanak, hasieratik, sistematika, espeziazioa eta eboluzioa ikertzera egon dira bideratuak, bai eta faunaren kontserbazioa eta kudeaketa burutzera ere. Horretarako, tresna molekularrak erabili ditut batez ere, baina baita beste diziplinatako hurbilketa eta metodologiak ere, besteak beste, nitxo modelizazioa eta morfometria. Hau guztia animalien dibertsitatea sortzen eta mantentzen duten mekanismoak hobeto ulertzeko helburuarekin eta dibertsitate hori espazioan nola banatzen den ulertzeko, ondoren informazio hori faunaren kudeaketa egokia burutzeko erabiltzeko.