JOSE MARIA GOROSTIAGA GARAY
- Posta elektronikoa
- jm.gorostiaga@ehu.eus

UPV/EHUn Biologian lizentziatua (1978) eta doktorea (1990). 1981etik Zientzia eta Teknologia Fakultatean Botanikako irakaslea da, eta 1995etik aurrera unibertsitateko irakasle titularra. UPV/EHUko Itsas Bentos ikerketa taldeko (https://www.ehu.eus/es/web/bentos/home) ikertzaile nagusia da. Guztira 4 tesi zuzendu ditu eta 11 proiektu lehiakorretan parte hartu du (9 ikertzaile nagusi bezala). Baita hainbat erakunde eta enpresekin ehun ikerketa-proiektu baino gehiago zuzendu ditu. Bere ikerketa jarduera makroalga itsastarretan zentratu da. Orain arte, 57 artikulu zientifiko eta liburu kapitulu argitaratu ditu, horien artean 36 nazioarteko argitalpenak izanda. Halaber, 84 komunikazio egin ditu nazio eta nazioarteko hainbat kongresutan. Giza-jarduerek (kutsadura zein aldaketa klimatikoa) ekosistema bentoniko itsastarretan duten eraginaren balorazioan esperientzia zabala dauka. Bere irakaskuntza-jarduera Biologiako graduan eta hiru master desberdinetan (Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa; Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia; Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus) oinarritu da. Bere dibulgazio-jarduerak hainbat hitzaldi eta elkarrizketetan zentratu dira, eta baita Abra Aquarium-eko (2004, Getxo) sustatzailea izan da.