Masterraren gakoak

Programaren xede nagusia da datu ekonomikoen analistak trebatzea, gai izan daitezen analisi ekonomikoaren printzipioak eta tresna kuantitatibo egokiak aplikatzeko interes ekonomiko eta enpresariala duten gaietan, baita politika ekonomikoen ebaluazioan ere.

Programa bost bloketan zatitzen da, batik bat goizeko ordutegian ematen direnak. 1. blokea (iraila): prestakuntza osagarriko 12 kreditu; 2. blokea (urria-abendua): analisi ekonomiko, teknika kuantitatibo eta programazio arloko nahitaezko prestakuntzako  20 kreditu; 3. eta 4. blokeak (urtarrila-otsaila eta martxoa-apirila): hautazko prestakuntzako 28 kreditu eduki aplikatuak eta espezifikoak dituzten 4 kredituko gaietan; 5. blokea (maiatza-iraila): Master Amaierako Lana eta Curriculumetik kanpoko Borondatezko Praktikak.

Masterra osoki ingelesez ematen denez, ikasleek hizkuntza horren erabileran trebatzeko aukera dute, hitzez nahiz idatziz. B2 maila edo baliokidea akreditatu behar da. Masterra amaitzean, ikasle asko gai dira C1 mailara iristeko.

Egresatu ia denak enpresetan edo erakundeetan hasten dira lanean masterra amaitu bezain laster.

Masterrak aukera ematen dio ere ikasleari ondoren doktorego programa bat egin nahi duen erabakitzeko. Masterrean errendimendu ona lortzeak ateak zabaltzen ditu Finantzak eta Ekonomia Kuantitatiboa / PhD Program in Quantitative Finance and Economics unibertsitate arteko doktore programa egiteko (UPV/EHU, Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatea). Gainera, ikasleek ikasten jarraitzeko aukera dute ere Lovainako Unibertsitate Katolikoko Master in Economics-en bigarren mailan.  

Informazio gehiago: http://www.eapmaster.org

Eskainitako plazak

22

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
GARDEAZABAL MATIAS, FRANCISCO JAVIER
javier.gardeazabal@ehu.eus

Idazkaritza:
EGUILEOR MUGICA, ITZIAR
itziar.eguileor@ehu.eus
946017082

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Ikasi merkatuek nola funtzionatzen duten eta nola erabili datu ekonomikoak
  • Gaitu zaitez enpresa eta gobernuentzat ekonomia aholkularitzako lanak egiteko
  • Hobetu zure ingelesa nazioarteko ingurunean
  • Egin zaitez ikertzaile eta hasi doktorego bat

Parte hartzen duten unibertsitateak

Logo de Lovaina

Irteera profesionalak

  • Datu ekonomikoen analista enpresa eta erakunde pribatuetan.
  • Analista independentea gobernu eta erakunde publikoetan.
  • Merkatuen eta lehiakideen analista.
  • Merkatu elektrikoaren analista.
  • Lan merkatuaren analista.
  • Ondasun eta zerbitzu kulturalen merkatuaren analista.
  • Espezialista politiken inpaktuen ebaluazioan.
  • Egoera makroekonomikoen analista.
  • Generoaren eta desberdintasunen analista ekonomikoa.
  • Aholkularitza ekonomikoa.
Iradokizunak eta eskaerak