XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Aniztasuna eta kulturartekotasuna. Ikasketak amaitzean, ikaslea kultura eta gizarte aniztasuna ulertzeko eta pertsonekiko errespetuan oinarrituta jarduteko gai izango da, eta kultura aniztasunak gizarte kohesioa eta inklusioa sortzen duela sinetsita jardungo du.
  • Egoera aldakorrak eta berriak aurreikusteko, kontrolatzeko eta horien aurrean eraginkortasunez jarduteko gai izatea. Ikasketak amaitzean, ikaslea eraginkortasunez jarduteko gai izango da hainbat testuingurutan finkatutako helburu profesionalak lortuz, bere lanak eraginkortasunez eginez eta egoera aldakor eta berriei aurre eginez.
  • Ekonomia sozial eta solidarioa eratzen duten erakundeen funtzionamendua ezagutzea, hainbat ikuspegitatik (juridikoa, soziala, ekonomikoa eta enpresakoa), ekonomia sozial eta solidarioaren berezko balioetan oinarrituta.
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren enpresa eta erakundeen lege, kontabilitate eta zerga berezitasunak ezagutzea (kooperatibak, laneko sozietatea, mutualitateak, enpleguko zentro bereziak, laneratzeko enpresak, elkarteak eta fundazioak).
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren enpresei eta erakundeei lotutako politika publikoak erabiltzen jakitea, garapenerako lankidetza barne hartuta.
  • Erabakiak hartzea. Ikasketak amaitzean, erabakiak koherentziaz eta segurtasunez hartzeko metodo sistematikoak aplikatzeko gai izango da ikaslea. Ekintzailea izango da horretan, eta lankidetzan jardungo du besteekin, taldeko erabakiak hartzean.
  • Gatazken trataera eta negoziazioa. Ikasketak amaitzean, ikaslea bere iritziak adierazteko eta gainerakoek emandakoak aintzat hartzeko gai izango da, adostasun onargarriak bilatuta. Horrez gain, pertsonen eta taldeen arteko gatazka egoerei aurre egiteko gai izango da, jarrera positiboa eta eraikitzailea edukita.
  • Gizarte berrikuntzaren prozesua eta haren egitekoa ezagutzea, ekonomia sozial eta solidarioaren enpresetan.
  • Gizarteratze eta laneratze proiektuak kudeatzen eta ebaluatzen jakitea, eta pobrezian eta gizarte inklusioan zer eragina duten aztertzea.
  • IKTen erabilera. Ikasketak amaitzean, ikasleak adierazteko eta komunikatzeko tresna gisa erabiliko ditu IKTak, baita informazio iturrietara sartzeko, datuak eta dokumentuak artxibatzeko, aurkezpenak egiteko, ikasteko, lan profesionala egiteko eta lankidetzan jarduteko tresna gisa ere.
  • Idatzizko eta ahozko komunikazioa. Ikasketak amaitzean, ikasleek beren ideiak modu egituratu eta ulergarrian adierazi ahal izango dituzte, bai idatziz irakurlearen ulermena eta interesa erakartzeko, bai ahoz egoera formaletan eta/edo truke egoeretan.
  • Ikaskuntzari begirako orientazioa. Ikaskuntza modu estrategiko, malgu, jarraitu eta iraunkorrean erabiltzea, aldaketa eta eraldaketa handien eraginpean dagoen gizarte batean. Ikasketak amaitzean, ikaslea autonomoa izango da, aldaketari irekia, eta jakintza arlo berriak aztertzeko eta horien sintesi pertsonal bat egiteko gai izango da, bere behar profesionaletara egokituta.
  • Pentsamendu deliberatiboa. Pentsamendu deliberatiboak jarduteko unean gogoeta eta logika eskatzen du, bizitza profesionalaren askotariko egoeren aurrean arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko. Ikasketak amaitzean, ikaslea erabaki baten aldeko eta kontrako arrazoiak astiro eta arretaz aztertzeko gai izango da, egoera zailetan erabakiak hartu baino lehen.
  • Pentsamendu kritikoa eta gogoetatsua. Gaitasun honek lotura estua du ekonomia sozial eta solidarioaren errealitatearen ikuspegi kritiko eta eraldatzailearekin. Ikasketak amaitzean, ikasleak galderak egingo dizkio bere buruari inguratzen duen errealitateari buruz, eta horren gaineko eztabaidetan parte hartuko du, adierazitako iritziak aztertuz eta norberaren nahiz besteen erabakien ondorioen gaineko gogoetak eginez.
  • Pentsamendu sistemikoa. Gaitasun honek lotura estua du masterraren diziplina anitzeko izaerarekin. Elkar erlazionatutako osagaiak antolatzea eta integratzea ahalbidetzen du osotasun bat eratzeko eta, beraz, errealitateari eredu globalen bidez aurre egiteko. Menderatze maila: hainbat irakasgai edo arlotako elementuak integratzeko gai da, errealitatea analizatzean; errealitatea aztertzeko askotariko ikuspegi, iturri eta dimentsiotara jotzeko gai da, eta ezagutzak praktikara eramaten ditu proiektu baten barruan.
  • Talde lana. Ikasketak amaitzean, ikaslea taldeko lanetan parte hartzeko eta laguntzeko gai izango da, lankidetza lanean lagunduz, eta lan banaketa orekatua, komunikazioa, barne giro egokia eta kohesioa bultzatuko ditu.
  • Zentzu etikoa. Ikasketak amaitzean, ikaslea gai izango da partekatzearen eta giza duintasunaren, sentsibilitate moralaren eta gizarteko eta munduko justizia printzipioaren balio etikoak identifikatzeko.
  • Zuzendaritza Estrategikoa eta Giza Baliabideen Zuzendaritza prozesua ekonomia sozial eta solidarioaren enpresa eta entitateetan aplikatzen jakitea, erakunde horiek eduki beharreko irizpide etikoen arabera.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak