Masterraren gakoak

Itsasoan energia berriztagarriek potentzial handia dute, baina erronka teknologiko handi bat gainditu behar da energia mota hori erabili ahal izateko. Itsas inguruneko baldintza gogorrak direla eta, ezaguera zientifiko aurreratuak behar dira zientziaren eta teknologiaren hainbat arlotan. Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean (REM) Erasmus Mundus masterraren helburua da erronka teknologiko hori gainditzeko gaitasuna izango duten espezialistak trebatzea eta, espezifikoki, industriaren profesional gaituen beharrari erantzutea.

REM masterra lau unibertsitatek eskainitako Erasmus Mundus (EMJMD) masterra da; Euskal Herriko Unibertsitateak, Strathclyde Unibertsitateak, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Unibertsitateak eta Nanteseko Eskola Nagusiak eskainitakoa, hain zuzen.

Masterra Europar Batasunaren Erasmus+ programaren laguntzarekin finantzatuta dago eta doktoregoko ikasketak egiteko aukera ematen du.

* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.

Eskainitako plazak

24

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Norges Teknisk-Naturvitenskapeliege Universitet

University of Strathclyde

École Centrale de Nantes

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
BLANCO ILZARBE, JESUS MARIA

Idazkaritza:
RODRIGUEZ HORNES, MARIA PILAR

946014945

WEB

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Nazioarteko master berdingabea, Europako lau unibertsitate.
  • Zentro eta enpresa elkartuen sare zabala.
  • Ibilbidea garatzeko aukera handia ikasleentzat.
  • Bekak.

Parte hartzen duten unibertsitateak

Logotipo de Norwegian University
Logotipo de Ecole Central de Nantes
Logotipo de Strathclyde University

Irteera profesionalak

Programa diseinatuta dago bi bide hauetan espezializatu ahal izateko: “Itsasoko energia berriztagarrien sistemetarako ingeniaritza” eta “Itsasoko energia berriztagarrien sistemetarako potentzia eta kontrol elektronika”. Master honetan, energia berriztagarrien eta itsasoaren sektoreetan lider izateko prestatuko dira ikasleak. Ikasleek maila handiko lan teknikoak egin ahalko dituzte ingeniaritza konpainietan, ekipamenduen fabrikatzaileekin eta itsasoaren sektoreko beste industria batzuetan, eta beren ikerketa ibilbidea garatu ahalko dute unibertsitateetan, ikerketa eta garapen sailetan eta beste institutu batzuetan.

Iradokizunak eta eskaerak